Kutxen jatorria eta funtzioak

Aurrezki kutxen jatorria ongintzako (benefico) instituzioei lotuta dago, batez ere Montes de Piedad delakoei. Hauek Italian sortu ziren XV. mendean frantziskanoen ekimen bezala. Interesik gabeko maileguak ematen zituzten oinarrizko beharrak asetzeko. Horretarako limosnak eta pertsona dirudun zehatz batzuen opariak biltzen zituzten.

Aurrezki kutxen kontzeptua berriz, ez da Europan agertuko (Ingalaterran zehazki) XVIII. mendearen bigarren erdi aldera arte. Jeremy Bentham-ek langileen bizi baldintzak hobetzeko tresna bezala aurreikusi zituen, eta mende horretan eta hurrengoan hedatzen joango dira batez ere Alemanian eta Ingalaterran, non erreforma protestanteak Montes de Piedad-ek suposatzen zuten planteamendu errukiorrari ezetz esatea ekarri zuen.

Estatu espainolean XIX. mendearen bigarren erdi aldean eman zen aurrezki kutxak sortu eta erregulatzeko prozesu legegilea. Beraien oinarrizko helburua, euren eremu territorialean jendartearen aurrezkiak inbertziora eta gizarte ekintzara bideratzea izan da. Eta garrantzitsua da azpimarratzea beraien eremu territorialean inbertzioak bultzatzeko helburua, ez baita gizarte ekintzaren helburua bezain ezaguna. Baina zer esan nahi du honek? Zerbitzu finantziario egokia ematea bere eremuko ekonomia produktiboari, hau da, bertako ekoizpenari kreditu bidez lagundu.

Eta estatu espainoleko eta Italiako adibideak ikusi ondoren, zer gertatzen ari da Europako beste estatuetan? Estatu “aurreratuek”, anglosaxoiak kenduta, sektore finantziarioaren izaera estrategikoa ulertuz, aurrezki kutxa eta kreditu cooperativa sektore potente bat mantentzen dute. Eta helburua argia da: sistema finantziarioaren sustraitzea eta bere inguruarekiko engaiamendua. Finantzen, ehun ekonomiko-sozialaren eta epe ertain eta luzerako garapen produktiboaren estabilitatea bermatuko duen engaiamendua. Are gehiago estatu hauek beti ikusi izan dute kapitalen merkatura sarrera duen banka pribatua arrisku bat bezala.

Ikus dezagun zehatzago Alemaniaren kasua. Lehenik eta behin esan beharra dago, ez dugula garapen eredu edo sistema sozio-ekonomiko adibide bat moduan ikusten, Kapitalismoa ez baita ezertarako erantzunik, baina argi dago era berean, ongi-izate estatua gehien mantentzen duten estatua dela.

2008tik kapital berria erakartzen aritu dira etengabe bertan existitzen diren 429 sparkassen-ak (aurrezki kutxak) eta aurreko urteko irabaziak hobetu zituzten 2010ean. Kreditu kooperatibak gehitzen baditugu negozio finantziarioaren %60a beraien eskuetan dago (estatu frantsesean %55koa da eta Europar Batasunan %42koa batez beste). Eta ez hori bakarrik, PYMEn (pequeña y mediana empresa) %71k sparkassen-ekin harreman komertzialak dituzte. Hau da, Alemaniako garapen ereduak, bere sistema finantziarioa konpromiso industrialarekin lotzen du.

Beste faktore batzuen artean, sustraitze lokal honetan (bezeroarekiko gertutasuna, krisiaren sorburua izandako atzerriko higiezin inbertsio oso gutxi…) datza gaur egunean sparkassen-ek bizi duten hedapena. Hori ondoriozta daiteke alemaniarren artean egindako inkestek, non gehiengoak uste duen sparkassen garrantzia krisiarekin hazi egin dela.

Azaldutakoaren ostean, ez balitz hain garrantzitsua gaia barregarria izango litzateke ikustea nola euren aurrezki kutxak babesten duen estatua, kapitalaren mesedetan, estatu espainolean ematen ari den pribatizazio prozesua inposatzen lagundu izana.

Eta zergatik eman da prozesu hau estatu espainolean? Badirudi kapitalak, ez duela garapen endogeno espainolan batere sinisten, ez duela bere ehun sozio-ekonomikoan konfiantzarik. Apostua, estatu espainolean menpeko sistema finantziario bat ezartzea da, epe ertain eta luze batean ehun ekonomiko menpeko bat ekarriko duena. Ekonomia erreala bultzatzea PYMEak bultzatzea esan nahi du, jakintza, aberastasuna (ikusi beharko zen nola lortua eta banandua noski) eta balio erantzia beraiek sortzen baitute, eta batez ere Euskal Herrian. Eta hau kontrol publikoko sustraitutako entitateekin lortzen da bakarrik, eta sistematikoki eta edozein kontextutan banka pribatuak, autonomo eta PYMEen gainetik, enpresa handien alde egiten dute apostu.

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Kutxabank atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.