Azken urte honetan hitzetan ibili baino, nahiago izan dugu teoriari praktika apur bat jarri. Gure inguru hurbilean ditugun baliabideetaz jabetuz, hiru blokeetan banatutako tailer praktikoak eraman ditugu aurrera. Jakinduria izan dugu bidelagun oraingoan. Edo “jakinduriak” esan beharko genuke: elektrizitatea, sendabelarrak, jostungintza,mekanika, informatika… egunerokotasuneko gaiak diren arren, gai hauen inguruan dugun ezjakintasunak era berean urrun kokatzen gaitu hauengandik. Gizartearen infantilizazioaren ondorio zuzentzat dugu jakinduria praktiko eza. Sistema kapitalista eta neoliberalaren kontsumitzaile perfektu, automata txintxo nahi gaituztelako. Tailer hauek inguratzen gaituzten eta erabiltzen ditugun gauza horietan sakontzeko aukera eman digute oraingoan. Era berean, autogestio pertsonal eta kolektibo alternatibo bat eraikitzerako bidean pauso txiki bat emateko aukera luzatu digu esperientzia honek.
️
️
️
️
Tailerren zikloari itxiera emateko asmoz, Deustuko Gazte Lokalean *abenduaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:37tan* freestyle tailerra, jam sesioa eta rap kontzertutxoa antolatu dugu Auzoko (Zoroen Kluba) eta Muskerren (Autobus magikoa) eskutik.
️
️
️
️
️
Gauza txikietan dagoelako transgreditzeko gaitasuna, zerumuga. Ezagutzek aske egingo gaituzte!
