fusioaren prozesua

Artikulu honek, Espaniar Estatuan Aurrezki Kutxak mugatzen dituen lege eraldaketaren aspektu ezberdinak azaldu nahi ditu.

Lehenik eta behin, Bankuen eta Aurrezki Kutxen desberdinasunak zeintzuk diren azaldu beharra dago. Oinarrian, bi ezberdintasun nagusi daude:

– Bankuak Sozietate Anonimoak diren bitartean, Aurrezki Kutxak Sozietate Mugatuak dira.

– Bankuak Irabazizko (lucrativo) entitateak diren bitartean, Aurrezki Kutxak ez-Irabazizkoak (no lucrativo) dira.

Aurrezki kutxek, printzipioz, ez dute dirua irabazteko helbururik. Bankuek ordea, enpresa pribatu normal baten antzera jokatzen dute. Dirua behar izanez gero, burtsara jo dezakete akzioak salduz. Azkenean, banku horren jabeak, akzio hauen jabeak izango dira.

Bi ezberdintasun hauek artikuluan zehar jorratzeko aspektuak dira, hauek direlako funtzean, Aurrezki Kutxen legeak eraldatzen dituen gaiak. Eraldaketa hauen kontra dauden talde desberdinek, Aurrezki Kutxen “Bankarizazioaz” hitzegiten dute, lege berriak Aurrezki Kutxak bankuetatik ezberdintzen dituenak ezabatzen dituelako.

Hasieran Aurrezki Kutxak ahalmen ekonomiko baxuko pertsonak laguntzeko sortu ziren. Legez, Aurrezki Kutxek irabazitako mozkinen portzentai garrantzitsua (%30tik % 40ra) Gizarte Ekintzetara (Pentsiodunak, gazteak, kirola, ezinduak, etab.) bideratu behar dituzte. Gainerako mozkinak, erretserban gelditzen dira entitatean bertan, gaur eguneko eta etorkizuneko kaudimena (solvencia) bermatzeko. Horrexegaitik, Aurrezki Kutxek ez dute jaberik, Kudeatzaileak baizik.

Eta nork izendatzen ditu kudeatzaile hauek? Nork kontrolatzen ditu Aurrezki Kutxak? Kontrola eta zuzendarien izendapena, egoitza duten Autonomi Erkidegoko ordezkariek egiten dute. Hau da, hauteskundetan aukeratzen diren alderdi politikoen ordezkariak. Adibidez, BBKko Bilkura Orokorra, PNVk, PSEk, Ezker Abertzaleak, PPk eta abarrek osotzen dute, besteak beste.

Hauek bakarrik? Ez. Aurrezki Kutxen organorik garrantzitsuena Bilkura Orokorra (Asamblea General) da. Eta nortzuk osatzen dute?:

1-Entitate Públikoak (Fundatzaileak, Udaletxeak eta Autonomi Erkidegoak).

2-Inpositoreen (bezeroak) ordezkariak.

3-Interes Kolektiboko Entitate Errepresentagarriak.

4-Enplegatuak.

Lau talde hauen ordezkariek kontrolatzen dituzte Espaniar Estatuko Aurrezki Kutxak.

Aurrezki kutxen legearen modifikazioa

Aurrezki Kutxen zenbait kontzeptu azaldu eta gero, lege modifikazioen inplikazioak aztertuko ditugu.

2010ko uztailaren 13an BOE-n (Boletín Oficial del Estado) 11/2010 Erret Dekretua publikatu zen. Erret Dekretu honek Aurrezki Kutxak fiskalizatzen dituen legea modifikatu egiten du. Baina, zergaitik aprobatu da modifikazioa? Eta zergaitik orain?

Krisi ekonomikoak min haundia egin die entitate finantzarioei, bereziki Aurrezki Kutxen irudi onari. Nazioarte mailan, espaniar sistema finantzarioaren arazoen errua bota diete Aurrezki kutxei.

Baliabideak lortzeko posibilidade ezak (gogoratu Aurrezki kutxek ezin dutela burtsara jo diru pribatuaren bila) entitateen Fondo propio murritzak argitara atera ditu. Honek, Aurrezki Kutxen Kapitalaren ahultasuna agerian usten du. Kapitala sendotzeko, Aurrezki kutxek merkatuak eskaintzen dituen fondoetara sarrera izan behar du. Laburbilduz, Aurrezki kutxek inbertsore pribatuen dirua behar dute krisiak sahutu dituen fondoak birjartzeko.

Bestalde, Aurrezki Kutxen zuzendaritzaren kudeaketa zalantzan jarri da. Aski ezaguna da kutxen kudeaketan politikoen eskuetan dagoela. Arriskua, zuzendariek hartzen dituzten erabakiak alderdi politikoen onerako hartzea da. Legearen modifikazioak zuzendarien profesionalitatea hobetzen saiatzen da.

Eta zeintzuk dira modifikazio honen alderdi garrantzitsuenak?

– Aurrezki Kutxek merkatuan dirua lortzeko posibilitatea zabaltzen da (kuota partaideei eskubide politikoak ahalbideratuz).

– Gobernu organotan egoteko baldintzak murrizten ditu. Funtsean, politikoak kargu garrantzitsuetatik ateratzeko intetzioarekin.

Lehenengoan sakontzeko termino bat azaldu beharra dago: Kuota Partaidea. Aurrezki Kutxa baten ondarearen partizipazioa da Kuota Partaidea (Bankuetan akzioak bezalakoak). Modifikazioa aprobatu den arte, kuota partaide hauek ez dute ordezkaritza politikorik izan. Hau da, Bilkura Orokorrean ez dute bozkatzeko eskubiderik. Orain kuota partaide hauek eskubide politikoak izan ditzakete, beti ere kuota hauek kutxaren ondarearen %50 baino txikiagoa izanik. Bi hitzetan, kapital pribatuari kuota partaideak saltzeko aukera (gehienez kapitalaren % 49,99a).

Azaldutakoa oinarritzat hartuta, Kutxek lau aukera dituzte:

1- Aurrezki Kutxa tradizional bezala jarraitu.

2- Beste Aurrezki Kutxekin fusionatu (SIP edo ohiko erara).

3- Kutxa erara jarraitu, negozio finantzarioa sortu berri duen Banku batera trasladatuz. Banku berri hau, beste banku normal baten jarduera berdina izango du. Kutxak bankuaren %50a baino gehiago kontrolatuko du, gainerako kapitala, partaide pribatuen eskuetan gera daitekelarik (kuota partaideen bidez).

4- Fundazio Berezia bilakatu, Gizarte Ekintza mantenduz eta negozio finantzarioa Banku bateri emanez.

Adibidez, EAEko kutxen kasuan, SIP baten bidez hiru kutxen bategitea onartu dute. Hau da, negozio finantzarioa Kutxa Banken esku utzi dute (Banku tradizional baten esku) Gizarte ekintza desberdinak entitate juridiko honetatik kanpo utziz. Kutxa Banken mozkinen %30a, Gizarte ekintzaren formarekin joango da Bizkaia (%57) , Gipuzkoa (%32) eta Arabara (%11).

Bigarrenari dagokionez, krisiak agerian utzi du Aurreki Kutxa askoren zuzendarien profesionaltasun falta. Asko politikoak dira izatez, enpresa edo banku jakintza teknikorik gabekoak, edo are larriagoa euren interesen defendatzaile soilak. Legearen modifikazioak Kontseilari orokorren esleipenean, hurrengo baldintzak ezartzen ditu:

– Ezin dituzte Kargu politikoak edo Administrazioko kargu garrantzitsuak izan.

– Kutxen zuzendariak jakintza teknikoak eta esperientziadunak izan beharko dira.

Profesionaltasun falta honen adibide garbia CAMen (Caja de Ahorros del Mediterraneo) kasua da. Kaudimen faltarengaitik Espainiako Bankuak esku hartu behar izan zuen Kutxa honetan. FROB (Fondo de Restructuración Ordenada Bancaria)en bitartez kontrolatzen du kutxa hau Espiniko Bankuak.

FROBen estimazioen arabera, CAMen galerak 20.000 milloi €tara hel daitezke (20.000 milloi!!!!!). Nola justifikatu dezake Franciso Camps jaunak kutxa honetan egindako kudeaketa, guztiok ordaindu beharreko diru zarrastelkeri honen aurrean.

Legegileek, antza, bi helburu lortu nahi dituzte lege aldaketa honekin: Kutxek kapital pribatua lortu ahal izatea euren sustraiak sendotzeko; eta kutxak kudeatzen dituzten zuzendariak “profesionalizatu” eta “despolitizatzeko”.

Zer egin du Espaniko Bankuak, kutxak banku bihur daitezen? Basilea III akordioa aitzakitzat hartu du, Aurrezki kutxei exijitzen zaizkien betebeharrak gogortzeko. Betebehar horietatik ezagunena Core Capital (Tier 1) neurri jakin bat eukitzea da:

Core Capitala edo Lehen mailako kapitala zera da =

Entitate baten jabeek jarritako dirua + Erretserbak / Entitatearen zorrak.

Zatiketa hau %8 behera baldin badago, entitate horrek sektore pribatutik dirua lortu behar du. Gainera pasadan irailaren 30erako zenbateko hau lortu ez duten entitateek, FROBen esku hartzea jasan behar izan dute. Hau izan da CAMen kasua, besteak beste.

Alde batetik, kutxak bankuetatik ezberditzen dituen kutsu soziala ezabatzeko atea ireki dute. Adibide argi bat jartzearren: BBKk agure zaharra den bezeroa dauka. Bezeroari zerbitzu finantzarioak eskeintzen dizkio, bezeroaren errentagarritasun eza kontutan izan gabe. Kutxa honetan kapital pribatua sartu ezkero, gerta daiteke errentagarritasun ekonomikorik ematen ez duten bezeroak kanporatzea, gure agurea zirkuito ekonomikotik kanpo utziz. Euskal Herrian dauzkagun herri txiki askoko bulegoak desagertu daitezke argudio berdina arrazoituz. Azken finean, kutxek daukaten giza usai apurra ezerezean gelditu daiteke.

Bestalde, Zuzendarien profesionalizazioa eta despolitizazio ahalegina, ahaleginean bakarrik gera daiteke.

Euskal Kutxen kasuan, akzioen %100 botere publikoen esku gelditzea erabaki dute. Kutxa Banken jabetza gaur egun Euskal Kutxak kontrolatzen dituztenen esku jarraituko du. Behintzat Espaniko Bankuak kapital pribatua onartzera behartzen ez dituen bitartean.

Gainera, Aurrezki kutxetan derrigorrezkoa zen Gizarte Ekitza mantentzea erabaki dute. Hau da, Kutxa Bankek lorturiko mozkinen %30a gizartearen onura bilatzen duen inbertzioetara bideratuko da.

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Kutxabank atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.