Zer da Zirikatzen?

Zirikatzen! batez ere gazteei zuzendutako herri komunikazioa lantzeko tresna autogestionatu bat bezala sortu egin zen orain dela 10 urte. Hasiera batean solik aldizkariaren bitartekoa erabili bagenuen ere, izan ere Deustuan ez baitzegoen gazteok gazteontzat euskaraz egindako aldizkaririk, laister konturatu ginen beste hainbat bitarteko eskura genituela, denborak aurrera egin ahala zehazten joan ginen bi helburu nagusiak lantzeko: komunikazioa, era zabalenean ulertua, eta formakuntza.

Deustutik Deustura egindako proiektua da zirikatzen!, Deustutik kanporako zabalpenari muzin egin gabe noski. Esan bezala, gure kolektiboak Deustuko herritarren, batez ere gazteen, arteko komunikazioa, eztabaida, hausnarketa, formakuntza… sustatzea du helburu eta ilusio hau bideratzeko, zirikatzen! osatzen dugunok, hainbat ekimen antolatu ditugu urte guzti hauetan zehar: aldizakria argitaratu; web-orrialdea kudeautu; herriko eta nazional mailako iniziatibak aurrera eramaten lagundu; autofinantziaziorako materiala sortu eta saldu; hitzaldiak, jardunaldiak eta bideo emanaldiak (Euskalduna eta La Naval-eko errekonbertsio industrialari buruzko hitzaldia, komunikazioen kontrolari buruzkoa, “Euskal Herria helmuga” dokumentalaren aurkezpena, hainbat herrialdetan egondako brigadisten testigantzak (Venezuela, Bolivia, Brasil, Palestina…), drogen inguruko jardunaldiak, software librea-copyleft-“jabetza intelektuala” inguruko aurkezpena…); Askapena erakunde internazionalistarekin batera Tas-Tas irrati librean egindako irratsaioa; “Herrialde berdea” Deustuko hiru gudarien inguruko dokumentala burutzeko elkarlana…

Eta hainbeste urte eta gero, pasa den kurtsoan, momenturarte egindako lanaz eta bere eraginkortasunaz hausnartzeko ordua heldu zela pentsatu genuen. Gure ingurukoen iritzia jasoz burututako hausnartze eta berrindartze prozesu baten ondoren, bide berriari gogoz eta indar eraberrituz ekiteko martxan gara berriro ere.

Herriko zein nazional mailako iniziatibetan parte hartzeari, sortu daitezkeen kolaborazio proiektu ezberdinei, agertu daitezkeen aukerei… bizkarra eman gabe, gure proiektu berria gai zehatz bat hainbat ikuspegitik lantzea da. Eta horretarako, hainbat bitarteko erabiliko ditugu: aldizkari monografikoa eta web-orrialdea; hitzaldi, mahai-inguru, tailer eta bideo emanaldiak; eta kalean agitazioa.

Zure aportazioek, parte-hartzeak… komunikazioa eta formakuntzaren helburuak elikatzen dituztenaren ideiarekin, ekin diezaiogun guztiok lanari!

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Nortzuk gara? atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.