Zein da Jai Batzordearen osaketa (taldeak, kuadrillak, norbanakoak…) eta gaur eguneko egoera (indarra, inplikazio maila…)?
Jai batzordea zenbait eragile eta kuadrilletako ordezkariok osatzen dugu. Gaur egun jai batzordean aktibo parte hartzen duten eragileak Pare, Berbaizu, Arranopola, Egunsentia, Gazte Alai, Bihotz Alai eta Matxingorri dira.
Kuadrillak ere ugariak dira, hala ere, euren ordezkari bakarra dago jai batzordeko mahaian.
Gaur eguneko egoerari buruz, eragile kopuruari dagokionez, jai batzordeak indarra galdu duela esan dezakegu, azkeneko urteetan zenbait baja izan baititugu, Mikeldi eta Gazte Asanblada tarteko, baita Goikoalde eta Zanpantzarrak-en desagertzea. Honek Jai Batzordeko kideen artean lan karga handiagoa erortzea eragin du. Hala ere, Arranopola eta Egunsentiaren barnerapena izan dugu. Irakurtzen jarraitu →