Parekidetasuna

Jaiak urteetan zehar inposatutako sistema heteropatriarkalaren isla dira: danborradak, alardeak… beti izan dituzte gizonezkoak erdigune edo parte hartzaile bakar. Azken finean, hauen bidez genero rolak mantentzen dira, tradizioaz baliatuz diskurtso patriarkala mantentzeko.

Arestian aipatutako guztiak (drogak, desfasea, musika sexista…) txosnaguneetan emakumeen kontrako erasoak ematea errazten du eta honen aurrean izan beharreko jarrera autodefentsa dela azpimarratu nahi dugu. Herri, hiri zein auzo bakoitzean urtero kaleak eta gauak emakumezkoenak ere badirela aldarrikatzen den arren, oraindik ere eraso asko ematen baitira. Oso esanguratsua da kasu honetan Iruñako adibidea, 19 urteko neska bat taldean erasotu zuten gainera mugikorrarekin grabatuz, agresioa normaltasunez hartuz, jaien parte balitz bezala. Urtero erasoen kontrako lana egiten bada ere, atzera pausuak eman ari garela dirudi.

Hau ez da kointzidentzia bat, gaur egungo sistemak zein jai ereduak horretara garamatza eta hori aldatzeko bidean emakumeen papera, parte-hartzea eta ahotsa gidariak izan behar dira. Baina hau zaila da emakumezkoen ahotsak ez badute garrantzi berdina jai batzordeetan edota eszenatokietan emakume gutxi ikusten badira, azken finean neska gazteek ez dute jarraitzeko eredurik ikusten eta ez da egoera hau normalizatzen. Gainera, hau ez da gertatzen emakume musikariak ez daudelako, ezagutzen ez ditugulako baizik.

Beraz, txosnaguneak indarkeri gabeko guneak bilakatu behar ditugu, eta denontzako baldintza berdinetan parte hartzeko aukera eskaintzeaz gain, egiten diren deialdiak, irudiak, leloak, mezuak… parekidetasunaren aldeko aldarrikapenak egin behar dituzte. Jaiak eta ospakizunak, berdintasuna, errespetua, askatasuna… gozatzeko eremuak bihurtuz. Hau da, guk nahi dugun errealitatea sortzeko.

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Jai ereduaz hausnartzen atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.