Finantziazioa

Lehen aipatu dugun bezala herri mugimenduak jaiak erabiltzen ditu urte osoko jardun politikoa finantzatzeko. Horrek batzuetan kontraesanak sor ditzake taldearen barnean dirua lortzearen helburua, koherentzia mantentzearen helburuaren gainetik kokatzen denean.

Jaietako finantzaketa tresnarik ezagunena eta erabiliena txosna da. Horrek askotan drogen kontsumo ez arduratsua bultzatzea ekartzen du, jendarte kontsumista bat bultzatzea, multinazionalen produktuak zerbitzatzea tokiko produktuen ordez…

Lehenengo kontraesana txosnek gehienbat alkoholaren kontsumo masiboan oinarritzen direla da. Horrek herri mugimendu gehienen idealen kontra doa, gehienek uste dutelako egiten dugunaz kontziente izan behar garela momentu oro. Gainera alkoholaren kontsumo masiboarekin liskarrak eta sexu erasoak izateko aukerak areagotzen dira.

Aurrekoarekin lotuta, txosnek eta gaur egungo jaiek kontsumismoa bultzatzen dute. Horrek ere herri mugimendu gehiengoaren idealen kontra doa, batez ere sistemaren behar bat delako eta alienazioa sortzen duelako. Jendarteak horren ondorioz nahi duena, edo sistemak sortzen dituen nahi faltsuak, berehala nahi duelako espazio guztietan.

Gainera kontsumismo horrek ingurunean kalte izugarria sortzen du. Bakarrik ikusi behar da nola amaitzen duten jai-guneek nahiz eta edalontzi berrerabilgarriak erabili eta zenbat zabor sortzen den.

Horretaz aparte, txosnetan kontsumitzen diren produktuak gehienetan multinazionalek ekoiztutako produktuak dira, eta hauek erosten dira merkeagok direlako eta horrek etekin ekonomiko handiagoa sortzen digulako. Kasu honetan ere herri mugimenduaren gehiengoa multinazionalen kontra egonda ere, haien produktuak saltzen ditugu. Gure herrian elikadura subiranotasuna babesten duten eta ekologistak diren proiektu asko daudenean, gure kontra dauden multinazionalak babesten ditugu haien produktuak salduz.

Kontraesan hauek kudeatu eta txosnak finantzazio bide izatea birpentsatu behar dela uste dugu, ezin delako urte osoan zehar zerbait aldarrikatu eta gero jaietan ekintzekin kontrakoa egin. Kontraesanei aurre egiteko, aldaketak egin behar dira. Eta horretarako, askotan beste herrietako esperientziei erreparatzea oso aberasgarria izan daiteke.

Izan ere, jaietan eta jaietatik kanpo finantzatzeko beste era asko daude: bazkariak eta afariak zerbitzatzea bertoko produktuekin, materiala saltzea… Eredu hauek kontraesan batzuk arintzen dituzte eta koherentzia pixka bat gehiago izatea ahalbidetzen dezakete.

Lehen esan dugun bezala, batzuetan jaiak finantzazio iturri bezala ikusten ditugu eta horrek kontraesanetan sartzea dakar. Dirua lortzen badugu hobeto, baina jendarte honetan finantzazioa helburu bat bada, helburu hori helburu nagusia bilakatzea oso erraza da, eragileek diru horretariko dependentzia sor ditzaketelako.

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Jai ereduaz hausnartzen atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.