EDITORIALA

Askotan nahiz eta konturatu ez jai ereduaren egokitasunaz eztabaidatzen dugu, txosna batean trago bat hartzean adibidez; Zirikatzen! Kolektiboan gaudenok eztabaida horretarako tresna gehiago eskuratuko eta eskaini nahiko genituzke zenbakiaren bitartez.

Ia 40 urte pasa dira gaur egungo jai eredua jaio zenetik eta bai jendartea bai borroka moldeak aldatu direla ikusgai dugu. Hala ere badirudi aldaketa hori jai esparrura eramaten ez dugula jakin. Maiz horren kontraesanak sufritzen ditugu, beldurtuta begiratzen diogu geroari eta ikaratuta iraganean funtzionatzen zuen ereduei eusten diegu. Dena dela, beldurra ematen digun arren denok dakigu gauza berriak sortu behar ditugula eta horretarako oinarri batzuk finkatzea oso onuragarria izan daiteke.

Erronka honen aurrean, gaia lantzen hasterakoan, amildegi sakon bat aurkitu genuen. Normalean zenbaki berria hasi aurretik barne trebakuntzarako lanak egiten ditugu, baina gai honen inguruko erantzunak aurkitzea zailegia egin zitzaigunez ordena aldatzea erabaki genuen gaia jorratzeko. Beraz jaien gaia jorratzerakoan jardunaldiak antolatu eta gauzatu genituen fantzinea argitaratu baino lehen.

Lau jardunaldi izan genituen, lau izenburu: Drogak, Musika, Auzo eta herri txikien jai eredua eta Jai eredua hiriburuetan. Jardunaldi hauetan orain arte erabili ez genuen beste parte-hartze modu bat erabili genuen, hizlari eta ikusleez gain bideoen bidez bertaratu ezin izan zirenen iritziak ekarri genituen Deustuko Gazte Lokalera. Parte hartu duzuenei bihotzez eskerrak!

Jardunaldietako eztabaida eta ekarpenekin osatu dugu eskuetan duzun zenbakia. Zoritxarrez ez dugu topatu konponbide miragarririk baina hor uzten ditugu gutxienez eztabaidarako gako batzuk. Gure jai eredua den erronka kolektiboari ekarpena egin nahian hemen duzue kolektiboan eginiko hausnarketa hau.

Gora Jai Herrikoak!

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Jai ereduaz hausnartzen, Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.