Zer Da M1egin!

“Maiatzak 1 Egin” 2015eko maiatzaren lehena baino aste batzuk lehenago sortzen da, Bilboko herri mugimendua osatzen dugun eragile batzuen elkargune bezala. Orain dela urte batzuk langile klasearentzako data azpimarragarria zena, gaur egun desitxuratuta eta edukirik gabe bizi da; urtez urte garrantzia galtzen ari den data. Kezka honetaz gain, herri mugimenduaren ahots eta mezu propioa aldarrikatu nahi izan genuen…

logo#barruan egindako irakurketak .pdf formatuan

TTIP eta Bilboko langile borroken inguruko jardunaldi batzuk antolatu, eta maiatzaren 1erako arratsaldean manifestaziora deitu genuen, aipatzekoa den oihartzuna izan zuena. Ondoren lanean jarraitu genuen Movistarreko langile autonomoek hasitako greba sostengatzen; herri mugimendura hurbildu ziren langileak eta eurekin amankomuneko lana burutu genuen: bilerak, ekintzak, manifestazioak, propaganda, hitzaldiak…

Momentu horretara arte egindako lanaren balorazioa positiboa izan zenez, aurrera egiteko hautua egin genuen; langile mugimendua eta herri mugimendua batzeko tresna bezala. Norabide horretan eta kurtso honetarako ekimena bultzatzea eta zabaltzea adostu dugu; espazio hau ezagutzen ez duten edo parte hartu ez duten herri mugimenduaren ahalik eta eragile gehien eta norbanakoak biltzea eta lanera batzearen helburuarekin.

Eta bide horretan, alde batetik, apirilean burutuko diren bi asanbladetan (apirilaren 7a, osteguna, 19:00etan 7katun eta apirilaren 23a, larunbata, 11:00etan 7katun) parte hartzera animatu nahi zaituztegu; eta bestetik, orain arte plazaratu ditugun irakurketak eskuragarri uzten dizkizuegu.

HERRI MUGIMENDUA INDARTUZ ETA ANTOLATUZ,

EUSKAL HERRI LANGILEA LAGUNDU

KartelaAsanbladakEgoerarenIrakurketa2015 Irakurketa-M3 Irakurketa-M8 Irakurketa-M21

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.