“Free Bilbo” aplikazioaren aurkezpena

Asteazken honetan “Free Bilbo” aplikazioa aurkeztu da Zirika Herri Gunean Alde Zaharreko Erronda kalean. “Free Bilbo” Androiderako aplikazioa da Bilbo bisitatzera etortzen diren pertsonentzako eta Bilbo hobeto ezagutu nahi dutenentzako. Aplikazio hau Zirikatzen!-ek egin du, Deustun formakuntza eta komunikazioa lantzen duen kolektiboa.

Aurkezpena Zirikatzen! kolektiboaren aurkezpen txiki batekin hasi da. Sarreraren ondoren, Hiridunak taldeko Zuriñe Burgoak hiriari buruzko hausnarketa egin du ikuspuntu feminista batetik eta Baskale elkarteko Klausek turismo ereduen inguruan egin du hausnarketa. Amaitzeko, Zirikatzen!-eko kide batek aplikazioaren funtzionamendua azaldu du.

Aplikazioak bi ibilbide ditu Bilbon, itsasadarra ardatz duen ibilbidea eta bestea Bilboko Alde Zaharrean. Lehenengo ibilbideak 16 puntu ditu eta 4,24 kilometroko luzera eta bigarrenak 21 puntu eta 2,72 kilometroko luzera. Momentu honetan aplikazioa euskaraz eta gazteleraz dago, baina hurrengo hilabeteetan ingelesa, frantsesa, italiera, alemana, catalá eta galego hizkuntzetan egongo da eskuragarri.

Gainera, auzo bakoitzeko herri mugimenduko kolektiboak auzoetako ibilbideak gehitzen joango dira. Aplikazioa hurrengo estekan jaitsi ahal da: https://play.google.com/store/apps/details?id=info.zirikatzen.freebilbo.

aurkezpena

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Free Bilbo atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun “Free Bilbo” aplikazioaren aurkezpena -ri

  1. Nere postekin loturak: "Free Bilbo", guía alternativa de Bilbo - halabedi

  2. Nere postekin loturak: Free Bilbo “Suelta la Olla” HalaBedi irratiko saioan | zirikatzen

Iruzkinak itxiak daude.