Azkenengo proiektuaren aurkezpena!

Hilabeteak daramazkigu Zirika Herri Gunean asteazken honetan (16) aurkeztuko dugun proiektuan lanean.

Egoeraren eta Bilboko etorkizun sozio-produktiboaren analisia egin eta gero, argi ikus daiteke hirugarren sektorearen garrantzia gero eta handiagoa izango dela. “Kalitatezko” enplegua suntsitzen jarraituko da lan prekarioak sortzeko. Sozialista, feminista eta euskalduna izango den proiektu bat garatzen hasteko hain beharrezkoa dugun burujabetzatik gero eta urrunago kokatzen gaituen logika ekonomikoa elikatzen duten lan prekarioak.

Prozesu honek turismoaren gorakada dakar berarekin. Hutsik dagoen gainazaleko turismoa, Euskal Herritik badoana bere historia, kultura eta borrokak ezagutu gabe.

Egoerari buelta ematen laguntzeko, Zirikatzen!ek “Free Bilbo” gida turistiko alternatiboa sortu dugu. Sakeleko telefonoentzako gida, Android plataforman eskuragarri egongo dena. Laguntzen ari zareten guztien lanari esker aplikazioa hainbat hizkuntzatan prestatzen ari gara (euskara, catalá, galego, italiera, alemaniera, ingelesa, frantsesa eta gaztelera).

Asteazken honetan, martxoaren 16an, 19:30etan Zirikan APParen aurkezpena egingo dugu. Aurkezpena egiteko bi pertsona gonbidatu ditugu. Lehenengoa Baskale elkartetik dator eta turismo ereduen gainean hitz egingo digu; eta bigarrena Hiridunak taldetik eta feminista ikuspuntu batetik hirigintzak hirian duen eragina azalduko digu.

Beste alde batetik, Euskal Herriko jai ereduaren zenbaki eta jardunaldietan lanean jarraitzen dugu. Udaberriko oporren ostean, gai honen inguruko beste mezu bat helaraziko dizuegu zuen iritzia eta ikuspuntuak jasotzeko.

Eskerrik asko zuen arretagatik eta asteazkenean ikusten dugu elkar!

kartela

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Free Bilbo, Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.