Langileriaren diktadura

Debajo en castellano

Izenburu deigarri honen ostean, herria bere jendartearen jabe denean errepresio kontzeptuari eta betetzen duen paperari buruz hitz egingo dugu.

Sistema errepresiboa Estatuak berezkoa duela oinarri hartuta, ez dago erreprimitzen ez duen Estaturik. Estatua dominazio tresna besterik ez baita. Hori dela eta, herriak Estatuaren benetako kontrola eskuratzen duenean, klase dominatzaile eta jazartzaile dikbilakatzen da, nahi eta nahi ez. Hau negatibo bezain saihestezina da lehen fasean. Klase burgesa Estatu ez da desagertzen boteretik kanporatzen denean eta  ez dio boterea izateari uzten. Kontrara, zetazko eskularrua erantzi eta errukirik gabe kolpatzen du eskura dituen baliabide guztiekin. Ez dago historian egoera hau pairatu ez duen altxamendu saiakerarik. Herria benetan erabakitzeko boterea eskuratzen hasten den egoera baten aurrean autodefentsa nahitaezkoa dute. Marxek eta Engelsek zientifikoki langileriaren diktadura izena eman zioten.

Lehen esaten genuenagatik, Estatuaren existentziak berak dakar klase batek bestea zapaltzea eta, kasu honetan, gizartearen gehiengo zabala burgesiaren gainetik jartzen da, atzera klase dominatzaile bilakatzea eragozteko. Klase burges hori existitzen den bitartean herriak bere aurka borrokatu beharko du berriro ere zapaldua ez izateko. Esan bezala, boterea hartzearekin batera kaleratutako klase hori ez da desagertzen. Etsai hori desagertzen denean Estatua desagertu egin behar da. Haatik, Estatu horren existentzia, eta beraz langileriaren diktadurarena, ez da langile klasearentzat faktore garrantzitsua izango. Izan ere, sistema errepresiboa egokia izan behar da eta gainerakoen lanaren kontura bizitzeko borrokatzen dutenak baino ez ditu jazarriko. Langile klase kritiko, errebelde, eraikitzaile, desobediente eta sortzailea eraiki behar dugu eta sistema errepresiboa ezin da inolaz ere horretarako eragozpena izan behar.

Kontraesana eman dezake bizitza sistema errepresibo honen aurka borrokan eman eta aldi berean boterea eskuratutakoan sistema errepresibo propio baten alde egiteak. Baina gakoa hitz horietan dago: boterea izango dugu baina ez gara libre izango, etengabe mehatxu izugarri baten aurrean defendatu behar dena ezin baita libre izan.

Jendarte berri eta solidarioa sortzeko hezkuntzaren aldeko apustua egin beharko da, hori izan behar da iraultzaren atalik garrantzitsuena. Baina bakuntasun horrek hilko gaitu gure herria eta mundua menperatzen duen gutxiengo aberats boteretsu horiek berreziko ditugula uste badugu. Haien interes partikularrak haiei bost axola zaizkien milaka edo milioika giza bizitzaren gainetik daude eta beharrezkoa den guztia egiten dute haien dominazioa betikotzeko. Gerrek inoiz biziko ez ditugun ideia urrunak dirudite, baina hemen ere ez dute langile klasea sarraskitzeko zalantzarik izango.

Puntu honetan galdera batera irits gaitezke. Burgesia bezain gaiztoak al gara? Azken finean guk ere boterea izan eta beste partea menderatu nahi dugu. Argi eta garbi esan dezakegu ezetz, guk bakean eta gure lanetik bizi nahi dugula. Burgesiak gure kontura bizitzeko menderatzen gaitu, ez libre izateko. Gure artean eta naturarekin bakean bizitzeko nahi dugu boterea, ez inoren eta ezeren kontura bizitzeko. Gure interes propio eta kolektiboen arabera bizitzeko antolatu nahi gara, ez inori irabaziak sortzeko.

Hurrengo galdera logikoa helburuak bitartekoak justifikatzen ote dituen izango litzateke. Honi soilik beste galdera batekin erantzun dakioke: beste irtenbiderik uzten al digute? Iraultza eta aldaketa ez dira aukera bat eta ez dira atzeragarriak, sistema kriminal honen erruz milaka pertsona hiltzen dira egunero. Gutxiengo zapaltzaile eta errudun horren errepresioa ezin da odoluste hau geratzeko oztopo izan.

 //——————————–//

Tras este llamativo título trataremos de hablar y plantear ciertas cuestiones sobre el papel que tiene la represión una vez que el pueblo es dueño de su propia sociedad.

Partimos de la base de que el sistema represivo es intrínseco al Estado, no existe Estado que no reprima, porque el Estado no es más que una herramienta de dominación. Esto nos lleva a que cuando el pueblo se hace con el control real del Estado se convierte en clase dominante y represora, quiera o no.

Este hecho es tan negativo como irremediable en una primera fase. Cuando la clase burguesa es expulsada del poder del Estado, no desaparece ni deja de tener poder, sino todo lo contrario, se quita el guante de seda y golpea sin piedad con todos los medios que tenga a su alcance. No hay un solo conato de revuelta en la historia que no lo haya sufrido.

Ante una situación en la que el pueblo por fin comienza a tener poder de decisión real, la autodefensa es imprescindible. Marx y Engels lo denominaron científicamente dictadura del proletariado, por lo que comentábamos antes, la existencia per se del Estado implica dominación de una clase sobre otra, y en este caso es la inmensa mayoría de la sociedad la que se impone sobre la burguesía y le impide volver a convertirse en clase dominante. Mientras esa clase burguesa siga existiendo el pueblo deberá luchar contra ella para no volver a ser sometido. Y como hemos dicho, con la toma del poder la clase desalojada no desaparece.

Una vez desaparece ese enemigo el Estado debe desaparecer. Aunque en cualquier caso la existencia de ese Estado, y por lo tanto de la dictadura del proletariado, no debe ser un factor importante para la clase trabajadora ya que el sistema represivo debe ser adecuado y reprimir únicamente a quienes luchen por volver a vivir a costa del trabajo de los demás. Debemos construir una clase obrera crítica, rebelde, constructiva, desobediente, creativa… y el sistema represivo en ningún caso ha de ser un impedimento para ello.

Puede parecer una total contradicción que nos pasemos la vida luchando contra el sistema represivo y a la vez aboguemos por utilizar uno propio una vez tengamos el poder. Pero la cuestión está en esas palabras, tendremos el poder, pero aun no seremos libres. Porque no puede ser libre aquel que se ve obligado a defenderse constantemente de una amenaza brutal.

Habrá que apostar por la educación para crear una sociedad nueva y solidaria, ésa ha de ser la parte más importante de la revolución, pero nos matará la ingenuidad si esperamos reeducar a esa minoría de multimillonarios poderosos que dominan hoy en día nuestro pueblo y el mundo. Sus intereses particulares están para ellos por encima de miles o millones de vidas humanas que les traen sin cuidado, y hacen todo lo necesario para perpetuar su dominación. Las guerras parecen algo lejano y que no viviremos nunca, pero no dudarán en masacrar trabajadoras aquí también si es necesario.

Podemos llegar en este punto a la pregunta ¿somos igual de malos que la burguesía? Al fin y al cabo también queremos tener el poder y dominar a la otra parte. Podemos decir alto y claro que no, nosotras queremos vivir en paz y vivir de nuestro trabajo. La burguesía nos domina para vivir de nosotras, no para ser libre. Nosotras queremos el poder para poder vivir en paz, entre nosotras y con la naturaleza, no tenemos ningún interés en vivir a costa de nadie ni de nada. Deseamos organizarnos y gestionar nuestras vidas de acuerdo a nuestros intereses y no para generar beneficios a nadie.

La siguiente pregunta lógica es si el fin justifica los medios. La respuesta solo se puede contestar con otra pregunta ¿nos dejan alguna otra salida? La revolución y el cambio no es una opción y no es una cuestión aplazable, diariamente mueren miles de personas en el mundo víctimas de este sistema criminal, la represión de esa minoría dominante y culpable no puede ser un impedimento para frenar esta sangría.

Advertisements
Post hau Errepresioa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.