Errepresioa egokitzen

Debajo en castellano

Estatu Batuetako kapitalismo inperialista, Europar Batasunaren baldintzarik gabeko laguntzaz, arlo politiko-militarrean mantentzen da OTAN-ek bere sorreratik, 1949an, egindako hiru egokitzapenen ondorioz. Lehenengoa erakundearen err egoksorrera bera izan zen. 1947ko Marshall planarekin batera, yankien estrategia orokorrean paper erabakigarria izan zuen erakunde militarrak. Helburuak argiak ziren: Europa kapitalistan borroka sozialak geldiaraztea, europar burgesia eta erreformismoa berregitea eta SESB erasotzen hastea.

OTAN-aren bigarren fasean, SESB-en porrota eta gero, burgesak lasaitasun erlatibo baten murgiltzen dira, itxuraz etsairik gabe. “Bake” hau amaitu egiten da irailaren 11n dorre bikien erasoa dela eta. Hilabete gutxi barru, OTAN-ek ofizialki adierazten du momentu horretatik aurrera bere egiten duela honako helburu hau: “Mendebaldearen defentsa” “munduko terrorismoaren” aurka. Azkenean lortu egiten du bere existentzia justifikatzeko etsaia.

Hirugarrena eta gaur egun indarrean dagoen fasea, 2007ko krisiak aurrera egin ahala hasten da, inperialismoari erresistentzia mundialetarako eta askotariko gatazketarako prestatzea exijitzen diona. 2010tik aurrera, OTAN-ek “terrorismoaren aurkako borroka” baino haratago doan helburua hartzen du bere gain: “insurgentziaren aurka borrokatzea”. Puntu honetatik aurrera ez dago arazorik ulertzeko nor dagoen 2011n Grezian kolpe militar baten zurrumurruen atzean; nork bultzatu zuen Alemania 2012an bere armadak herrialdearen barne politikan parte hartu ahal zuela onartzera, 2013-2014ko neguan Hanburgoko matxinada soziala erreprimitu eta okupatutako Rote Flora gaztetxea husteko saiakeraren adibide praktikoak erakusten digun bezala.

Hainbat itun eta kongresuetan legeztatutako berrantolaketetan, aparatu politiko-militarrak erabakigarriak izan ziren guden bidez krisiak “gainditzeko”. Modu berean, OTAN eta beste indar militar inperialista batzuk erabakigarriak dira gaur egun indarrean dagoen egoeratik ateratzeko, mendebaldeko inperialismoa indartuz. Ikuspuntu historiko honetatik abiatu behar gara bizi garen mundua eta bere garapenerako dinamikak ulertzeko. Adibide gisa, Ukrainian gertatutakoa ulertzeko, Europako kapitalismoaren garapenean eta honen behar irrazionaletan oinarritu behar gara.

Hortaz, OTAN-en ageriko etsairik nagusiena gara, baina zeintzuk pausu ematen ditu erakundeak guri aurre egiteko? Poliziaren militarizazioa. Leku guztietan gertatzen ari da, baina baliteke Estatu Batuetan aurreratuago egotea prozesua, indar polizialak izaera militarreko unitateetan bihurtzen ari baitira. Sarritan Irakeko erdialdean egongo balira bezala jokatzen dute. Hona hemen eraldaketa hau ulertzeko datu batzuk: 1980an, SWAT-aren 3.000 eraso egon ziren gutxi gora behera; egun, SWAT-aren 80.000 sartu-irten baino gehiago egiten dira urtero; aldien %79an etxe partikularretan sartzen dira eta biktimen %50a hiritar beltzak edo latindarrak dira; egunero, Estatu Batuetako 100 familiek baino gehiagok jasaten dute SWAT-aren erasoa; SWAT-aren hedatze guztietatik, %7a soilik dira “bahituak, barrikadak edo tiratzaile aktiboak” dituzten kasuetarako. Irakeko eta Afganistango gudetako ekintza gutxitzen joan den heinean, polizia departamentuak ekipamendu militarra, ibilgailuak eta uniformeak jasotzen joan dira Defentsa departamendutik. Legea ezartzeko 500 agentziek, bonba eta lehergailu erasoak jasateko eraikiak izan diren blindatutako MRAP ibilgailuak jaso dituzte. Gehiegizkoa printzipioz gudan ez dauden hirietarako, ezta?

Logikoa den bezala, honen guztiaren ondorioak nabariak dira espainiar estatuan ere, “Sindicato Unificado de Policia”-k (SUP, gehiengo sindikala daukana eta joera progresistak izateko susmagarria ez dena)  CNP-an lan gatazka kolektiboa deklaratzera heltzeraino. “Gatazka kolektiboan parte hartzea erabaki dugu polizien artean handitzen ari den ezinegona dela eta”. Arazoa urrunetik dator: “Onesten ari diren legeak gorpuaren militarizaziora zuzenduta daude, uniformetasun berria edo asistentziarik gabeko baja, adibidez”, gaineratzen du. Jorge Fernández Díaz Ministerioan sartu zenetik, militarren hainbat ohitura ezartzen hasi dira, hala nola, abesti eta martxa militarrak entzutea sinadura ekitaldietan. Gainera, gaur egun pertsona horrek aginte makila darama. Uniforme berriak enkargatu dira ere, estilo “militarragoa” dutenak eta agintarien sorbaldakoetan intsigniak begi bistan dituztenak. Horrez gain, “Polizia gorpu nazionala” izena aldatu eta “Polizia Nazionala” jarri nahi diote, militarra zenean zuen izena berreskuratuz. Argi dagoen bezala, polizia unitate militarra izango balitz bezala hornitzen eta entrenatzen hasten zarenean… zentzuzko azalpen bakarra norbaiti guda deklaratzeko asmoa duzula da.

Krisiaren garai berriek errepresioaren gogortzea eta erreprimitzeko subjektu berriak dakarte. Ikusi ahal izan dugun bezala, OTAN-ek argi dauka gu garela subjektu horiek, baina sistemak bere beharretara moldatu behar ditu legeak. Horretarako, espainiar estatuak kode penalaren erreforma onartu zuen urtarrilaren 21ean eta zelan ez, uztailaren 11n Hiritarren Segurtasunerako Legea (“Ley Mordaza” bezala ezagunagoa). Biak PP-ren gehiengo osoari esker atera ziren aurrera. Kode Penalak zein Hiritarren Segurtasunerako Legeek zigorrak eta zigorgarriak diren egoerak garatzeaz gain, kexatzen denarentzat mehatxu giroa sortzen dute, eta zigorgabetasuna eta segurtasuna legea ezartzen duenarentzat. Ikus dezagun modu orokor batean zertan oinarritzen diren.

Hiritarren Segurtasunerako Legeak bere momentuan zoritzarrez famatua izan zen “Ley Corcuera” ordezkatzen du. Kode penalaren erreforma eta gero lege honek zigortua izateko aukerak handitu eta zigorrak gogortzen ditu “delitu” berrien sorreraren bitartez.

Zigorrak hiru taldetan banatzen dira eta hauek dira arautzen dituen arau-hauste nagusiak:

Arau-hauste oso larriak (30.001 eurotik 600.000 eurorainoko isunak)

– Ikuskizun publikoak edo olgetarako ekintzak ospatzea agintaritzak segurtasun arrazoiak direla medio ezarritako debekuaren eta esekitzearen urratzea.

Arau-hauste larriak (1.001 eurotik 30.000 eurorainoko isunak)

– Ordenaren asaldatze larria ekitaldi publikoetan, kirol eta kultura ekitaldietan, ikuskizunetan eta elizkizun erlijiosoetan edo delitu ez diren beste zenbait batzarretan.

– Pertsonentzat edo ondasunentzat arriskua suposatu dezaketen ordenaren asaldatze larriak, bide publikoetan edo suteak eragitea.

– Agintariei bidea eragoztea haien erabaki administratiboetan edo judizialetan zein etxe kaleratzeetan.

– Agintariei desobedientzia edo erresistentzia haien funtzioak betetzerakoan eta identifikatzeari uko egitea.

Arau-hauste arinak (100 eurotik 1.000 eurorainoko isunak)

– Biltzeko legea hausten duten bilerak eta manifestazioak.

– Agintarien edo Estatuko segurtasun indarren kideen irudien edo datuen erabilera ez baimendua.

– Segurtasun perimetroa mugatzen duten hesiak kentzea.

– Higigarri urbanoen kaltetze arinak, hala nola, markesinak, paperontziak, edukiontziak… zein zerbitzu publikoei bideratutako ekintza bandalikoak (margoketak eta grafitiak)-

Kode penalaren erreformak ez du Hiritarren Segurtasun Legeak mugimendu sozialen aldetik jaso zuen arreta handi hori bereganatu. Gurekin lotuta ez dagoela dirudi, baina jende asko horren garrantziaz jabetzen ari da. Hona hemen erreforma ulertzeko hainbat zehaztasun.

– Zigor gehiago eta gogorragoak: hutsegiteak desagertu egiten dira, baina kasu gehienetan delituen barne sartzen dira.

Zigor gogorragoak atzerritarrentzat, kanporatuak izan daitezke nahiz eta paperak izan. “Top manta” delitua izango da berriro ere.

– Berrikusi daitekeen zigor iraunkorra deitzen den biziarteko kartzela-zigorra ezartzen da. Erreforma honekin kartzelako egonaldiaren batez bestekoa bikoizten da Frantzian edo Italian, eta hirukoiztu Alemanian.

Pertsonaren errehabilitazioak garrantzitsua izateari uzten dio eta segurtasun kolektiboa (beldurra) eta gizartea konpentsatzeko beharra (zigorra) elementu nagusiak izatera pasatzen dira.

– Hala ere, ez dago aldaketarik jendartea sumintzen duten delituetan ezta politikariek, bankariek, kontseilariek edo poliziek egiten dituztenetan.

 

Espainiar estatuak kartzelan dagoen pertsonen Europako ratiorik handiena eta pertsonako delitu ratiorik baxuena du. Kartzelan dauden pertsonek buruko, droga eta arazo sozialak dituzte. Hala ere, bideratzen ari diren proiektuarekin jendartean zulo sozial handiago bat sortzen ari dira. Horrez gain, aske azaltzen diren, elkarri babesa ematen dioten eta bizirauten duten kolektibo edo pertsona desberdinen eguneroko bizitzako espazioak kriminalizatzen ari dira.

Gatazka soziala handitzen ari den momentu honetan, berebiziko garrantzia duten bi kontu azpimarratzea ezinbestekoa iruditzen zaigu:

ORDENA PUBLIKOAREN AURKAKO DELITUAK

– Artikulu berri bat ezartzen da, 557 ter: Taldeka edo banaka baina talde baten babespean jarduten dutenek pertsona juridiko publiko edo pribatu baten etxea, bulego edo lokala okupatu edo inbaditzen dutenean (nahiz eta publikora zabalik egon) eta horrek jarduera normalaren asaldatze azpimarragarri bat eragitekotan” 3 eta 6 hilabete bitarteko espetxe egonaldiarekin edo 6tik 12 hilabeterako isunarekin zigortuko da (bilera jendetsua bada, espetxeko egonaldia 6tik 9 hilabetera handitu daiteke).

Ez dago indarkeriarik, baina ohiko jardueraren asaldatzea dago, eta izorratuek baloratuko dute maila. Honek hainbat ekintzetan du eragina: etxe kaleratzeak gelditzeko ekintzetan, BBVAren kontrako plataformaren ekimenak, ospitaletan itxialdiak, sionistekin lan egiten duten komertzioetan egiten diren protestetan, Lanbideetan egiten direnetan…

Delitu bat egitera bultzatu dezaketen mezuak edo kontsigna zabaltzea delitu berri bihurtzen da. Deialdiak zabaltzea edo jendea borrokatzera animatzea ere.

Ekintza bat sabotajea dela irizteko ez da beharrezkoa kalteak eragitea, komunikazio zerbitzuak edo garraiobide publikoen zerbitzuak etetearekin nahikoa da. Bildutako ekintzaren kontzeptu berrian ez da beharrezkoa egileen arteko aldez aurretiko hitzarmena. “Metroa hartzea” bezalako protesta ekintzak edo anonymus-ek DDOS erasoen bidez egiten duen bezala web orrialdeak erabilgarritasunik gabe uztea tipologia honetan sartzen dira.

– Ezin dira ahaztu twitter-eko erabiltzaileen aurkako sarekadak, Deustun zoritzarrez ezagunak ditugunak. Sare sozialen eta internetaren inguruko aurreko alean komentatu genuen bezala [https://zirikatzendeustu.wordpress.com/2011/05/22/komunikazioa-libre-pdf/], Sinde-Wert legea internetek eskaintzen dituen askatasunen aurkako hasierako pausu bat besterik ez zen izan. Ikusten ari garen bezala, sareko adierazpen askatasunaren aurkako erasoak ohikoak izatera pasatuko dira.

– Behatutako askatasunaren neurrien artean, beste delitu batzuk egitera bultzatu dezaketen pertsonekin, lagunak eta kideak barne, kontaktua izatearen debekua sartzen da aukera bezala.

ATENTATUA, ERRESISTENTZIA ETA DESOBEDIENTZIA

– Indarkeriarik gabeko egoera batean, soilik erresistentzia aktibo larria egiten bazen atentatuta egin zitekeela ulertzen zen. Zehaztapen hau desagertu egiten da eta pertsona isunekin edo 1-3 hilabete bitarteko kartzela egonaldiarekin zigortua izan daiteke, betiere modu larri batean erresistentzia edo desobedientzia aurrera eramaten badu.

– Babesa handitzen zaio “Segurtasun Gorputz eta Indarrekin elkarlanean edo honen agindupean lan egiten duen eta segurtasun pribatuzko ekintzak egiten dituen segurtasun pribatuaren alorreko langileari, ondo identifikatua”. Hau da, segurtasun pribatuari espazio handiagoa eskaintzen zaio. Eta nork kudeatzen ditu segurtasun enpresa pribatu gehienak?… Eskuin muturreko taldeek, hain zuzen ere.

//——————————————–//

El capitalismo imperialista de los EEUU, con el apoyo incondicional de la UE  se sostiene en lo político-militar mediante las tres sucesivas adecuaciones de la OTAN desde su fundación de 1949. La primera fue su propia fundación y el papel que jugaba en la estrategia global yanqui junto al Plan Marshall de 1947 para evitar estallidos sociales en la Europa capitalista, recomponer a la burguesía europea y al reformismo, y comenzar a agredir a la URSS.

La segunda fase de la OTAN, desde la caída de la URSS los burgueses entran en una fase de relativa calma, sin enemigos potenciales aparentes. Esta “Paz” termina por romperse el 11 de septiembre con el ataque a las torres gemelas. Muy pocos meses después, la OTAN asume oficialmente que uno de sus fundamentales objetivos será desde ese momento: la «defensa de Occidente» contra el «terrorismo mundial». Por fin un enemigo con el que poder justificar su propia existencia.

La tercera y actual fase se inicia conforme avanza la crisis de 2007, que exige al imperialismo prepararse para la más que probable agudización de las resistencias mundiales y de los conflictos múltiples. Es alrededor de 2010 cuando la OTAN asume oficialmente un contenido más preciso que el de la simple «lucha contra el terrorismo» pues a partir de esa fecha también se incluye en sus objetivos básicos la «lucha contra la insurgencia». A partir de aquí no hay problema alguno para comprender quién estaba debajo de los rumores de golpe militar en Grecia en noviembre de 2011; quién presionó en 2012 para que Alemania aceptase que su ejército podía intervenir en la política interna del país y cómo ha procedido a reprimir la revuelta social de Hamburgo, cuando el gobierno alemán intento desalojar el centro social okupado Rote Flora durante el invierno de 2013-14.

De la misma forma en que los aparatos político-militares fueron decisivos para desatascar las crisis mediante guerras y reordenaciones legalizadas en tratados y congresos, ahora la OTAN y otras fuerzas militares imperialistas lo son para intentar salir de la situación actual reforzando el poder del imperialismo occidental. Hay que partir de esta perspectiva histórica para comprender el mundo en el que nos movemos y las grandes dinámicas tendenciales de su evolución. Por ejemplo, lo sucedido en Ucrania sólo es entendible desde este método de estudio de la evolución del capitalismo europeo y de sus necesidades irracionales.

Asumiendo entonces, que somos el enemigo público número uno para la OTAN, ¿qué pasos da para poder combatirnos? La militarización de los cuerpos de policía. Es algo que está ocurriendo en todas partes pero quizás en EEUU nos saquen algo de ventaja en este proceso,  Las fuerzas policiales de EEUU se están transformando en unidades de tipo militar que a menudo actúan como si estuvieran en el centro de Irak. Algunos datos para poder ver esta transformación. En 1980, se produjeron, aproximadamente, 3.000 asaltos de los SWAT en los Estados Unidos. Actualmente, se realizan más de 80.000 incursiones de los SWAT cada año. El 79% de las veces, los equipos SWAT asaltan casas particulares. El 50% de las víctimas de los asaltos de los SWAT son negros o latinos. Más de 100 familias estadounidenses ven allanados sus hogares por equipos SWAT diariamente. Sólo el 7% de todos los despliegues de los SWAT son para casos que implican “rehenes, barricadas o escenarios con tiradores activos”. A medida que la actividad en las guerras de Irak y Afganistán ha disminuido, los departamentos de policía han ido obteniendo equipamiento militar, vehículos y uniformes derivados directamente del Departamento de Defensa. Quinientas agencias de aplicación de la ley han recibido vehículos blindados MRAP, construidos para soportar ataques con bombas y explosivos. Un poco excesivo para ciudades, que (en principio) no están en guerra ¿verdad?

En el estado español esto ya está teniendo su repercusión lógicamente, tanto es así, que incluso el Sindicato Unificado de Policía (SUP el mayoritario del cuerpo y nada sospechoso de tendencias progresistas) ha declarado Conflicto Colectivo de trabajo en el CNP, “Hemos tomado la decisión de ir al conflicto colectivo por el malestar creciente que hay entre los policías”. El problema viene de lejos: “las normas que están aprobando se encaminan hacia la militarización del cuerpo, como la nueva uniformidad (con un coste aproximado de tres millones de euros) o las bajas sin asistencia”, añade. Desde que Jorge Fernández Díaz entró en el Ministerio se han empezado a importar algunas costumbres castrenses, como escuchar canciones y marchas militares en los actos de jura, en los que ahora además la personalidad va con un bastón mando. También se han encargado nuevos uniformes de un estilo “más militar” y en los que las insignias de las hombreras de los mandos son más visibles. Además quieren cambiar el nombre de Cuerpo Nacional de Policía a Policía Nacional, que es el nombre que tenía cuando era un cuerpo militar. Evidentemente, cuando empiezas a equipar a la policía como si fuera una unidad militar y la empiezas a entrenar como una unidad militar… La única explicación lógica, es que tienes pensado declararle la guerra a alguien.

Los nuevos tiempos de crisis implican el endurecimiento de la represión y nuevos sujetos a reprimir, como hemos podido ver la OTAN tiene claro que nosotras somos los sujetos en cuestión. Pero el sistema también necesita adecuar la legislación para que se ajuste a sus necesidades. Para ello el estado español aprobó el 21 de Enero la reforma del código penal y como no, el 11 de Julio la Ley de Seguridad Ciudadana (más conocida como ley mordaza), ambas fueron aprobadas gracias a la mayoría absoluta del PP. Tanto el Código penal como la Ley de seguridad ciudadana desarrollan enormemente las sanciones y los supuestos sancionables, y crean un clima de amenaza para quien protesta y de impunidad y seguridad represiva a quien lo aplica, veamos a grandes rasgos de que tratan.

La Ley de Seguridad ciudadana viene a sustituir la ya tristemente famosa Ley Corcuera (Ley de patada en la puerta). Endureciendo las sanciones y ampliando las posibilidades de ser sancionado, mediante la creación de nuevos “delitos” tras la reforma del código penal que veremos más adelante.

Las sanciones se dividen en tres grupos y estas son algunas de las principales infracciones que contemplan:

Infracciones muy graves (multa de 30.001 a 600.000 euros)

– Celebración de espectáculos públicos o actividades recreativas quebrantando la prohibición o suspensión ordenada por la autoridad por razones de seguridad.

Infracciones graves (Multa de 1.001 a 30.000 euros)

– Perturbación muy grave del orden en actos públicos, deportivos, culturales, espectáculos, oficios religiosos u otras reuniones numerosas cuando no sean constitutivas de delito.

– Desórdenes graves en vía pública o provocar incendios que representen un peligro para las personas o bienes.

– Obstruir a la autoridad en la ejecución de sus decisiones administrativas o judiciales, como en los desahucios.

– Desobediencia o resistencia a la autoridad o a sus agentes en el ejercicio de sus funciones y la negativa a identificarse.

Infracciones leves (100 a 1.000 euros)

– Manifestaciones y reuniones que infrinjan la ley de reunión.

– El uso no autorizado de imágenes o datos de miembros de las fuerzas de seguridad de Estado o autoridades.

– Retirar las vallas de la Policía que delimitan perímetros de seguridad.

– Los daños leves a mobiliario urbano como marquesinas, papeleras o contenedores, así como los actos vandálicos a servicios públicos, por ejemplo, las pintadas y los grafiti.

La reforma del código penal no ha recibido tanta atención por parte del movimiento social como la Ley de seguridad ciudadana, parece que no va tanto con nosotras, y sin embargo, muchas compañeras saben muy bien de su importancia.  Algunos apuntes importantes para entender esta reforma:

-Más sanciones y más duras: desaparecen las faltas, pero en la mayor parte de los casos se incluyen en los delitos.

-Penas más duras a las personas extranjeras, que podrán ser expulsadas incluso teniendo papeles. El top manta volverá a ser delito.

Se introduce la cadena perpetua, llamada prisión permanente revisable. Con esta reforma se duplica la estancia media en prisión de Francia o de Italia, y casi triplica la de Alemania.

La rehabilitación de la persona deja de ser lo relevante, para tomarse como elemento central la seguridad colectiva (miedo) y la necesidad de compensar a la sociedad (castigo).

-Sin embargo no hay cambios substanciales en los delitos que indignan a la sociedad y que cometen políticos, consejeros, banqueros o policías.

 

A pesar de que el Estado español tiene una de los ratios de personas en prisión por habitantes más altos de Europa y de delitos por habitante más bajos, a pesar de que las cárceles están llenas de personas con problemas mentales y de drogas y con problemáticas sociales, con el Proyecto que se está tramitando se amplía la brecha social y se extiende la criminalización a espacios de la vida cotidiana de las personas y de los colectivos que sobreviven, se apoyan y se expresan libremente.

 

Son de especial importancia dos cuestiones que afectan directamente al contexto actual de “in crescendo” del conflicto social:

DELITOS CONTRA EL ORDEN PÚBLICO

– Se introduce un nuevo artículo 557 ter: “los que actuando en grupo o individualmente pero amparados en él invadan u ocupen el domicilio de una persona jurídica pública o privada, un despacho, oficina, establecimiento o local, aunque se encuentre abierta al público y causen con ello una perturbación relevante de su actuación normal.”

Se castiga con prisión de 3 meses a 6 meses o multa de 6 a 12 meses (agravándose cuando sea una reunión numerosa a prisión de 6 a 9 meses).

No hay violencia, pero hay perturbación de la actuación normal, que la valorarán aquellos a los que la protesta les molesta. Sirve para los de la plataforma del BBVA, stop desahucios, encerronas en hospitales contra el aborto, protestas en comercios que colaboran con sionistas, protestas laborales, Lanbide, etc.

– Se crea un nuevo delito de difusión de mensajes o consignas que inciten a la comisión de algún delito de alteración del orden público o que sirvan para reforzar la decisión de llevarlos a cabo. Difundir llamamientos o animar a la gente a la lucha será constitutivo de delito.

Para cometer sabotaje ya no es necesario causar daños basta con interrumpir el funcionamiento de los servicios de telecomunicaciones o de transporte público. El nuevo concepto de acción concurrente (no hace falta acuerdos previos entre los autores) y que se corresponde con actos de protesta como “toma el metro” o con actos de reivindicación llevados a cabo por internautas con resultado de indisponibilidad de algunas páginas web, anonymous y sus ataques  DDOS por ejemplo.

-Sin olvidar lógicamente las macro-operaciones contra twitter@s, que por desgracia en Deustu conocemos de sobra. Como ya comentamos en el número sobre las redes sociales e internet (https://zirikatzendeustu.wordpress.com/2011/05/22/komunikazioa-libre-pdf/ ), la ley Sinde-Wert, no fue más que un primer paso, contra las libertades en internet. Los ataques a la libre expresión en la red, pasaran a ser algo habitual como podemos comprobar.

– Entre las medidas de la libertad vigilada introduce la posibilidad de establecer la prohibición de establecer contacto con personas que puedan facilitarle la ocasión para cometer nuevos delitos o incitarle a hacerlo… tus compañeras o amigas incluso.

ATENTADO, RESISTENCIA Y DESOBEDIENCIA

– Cuando no había violencia sólo si se ejercía resistencia activa grave se entendía que se podía cometer atentado. Esta especificación desaparece y puede ser castigado con penas de multa o de prisión de 1 a 3 meses quienes resistieren o desobedecieren gravemente

– Se extiende la protección “al personal de seguridad privada, debidamente identificado, que desarrolle actividades de seguridad privada en cooperación y bajo el mando de las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad. Es decir se da manga ancha a la seguridad privada y, ¿quién maneja la mayoría de las empresas de seguridad privada? … efectivamente, grupos de extrema derecha.

Advertisements
Post hau Errepresioa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.