EH Askatu Deustun

Debajo en castellano

Laurogeita hamargarren hamarkadan Euskal Herriak eta Estatu espainolak bizi duten gatazkak dimentsio berri bat hartzen du. Euskal alderdi politikoek Madrilen eta Ajuria EH askatuEnean egiten duten itunen sinatzeak berraktibazioa eta babesa ematen die Gesto por la Paz bezalako taldeei, ezker abertzalea eta Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatzen duen herri mugimendu ororekin liskartzeko eta kaletik botatzeko organismo bezala.

Helburua argia da, ezker abertzaleak euskal jendartearen aurrean defendatzen dituen ideia politikoak baztertzea eta gutxitzea. Gainera, estrategia baten hasiera suposatzen du honek, Euskal Herrian aritzen diren gorputz polizial guztien mota guztietako jokaera errepresiboen justifikatze soziala.

Planteamendua sinplea da, “condena de la violencia venga de donde venga” aitzakiarekin jendartea ETA eta ezker abertzalearen aurka mobilizatzea du helburu, beste aldetik datorren biolentzia isilaraziz edota manipulatuz. Denak balio du euskal herri mugimenduaren kontra. Alderdi eta hedabideetatik lan handia egiten da borroka iraultzaile eta herrikoiaren aurka. Orduan hasiko da kriminalizazioaren fasea urte batzuk geroago ilegalizazioetan amaituko dena, baina hori aurrerago gertatuko da.

Aro honetan sekulakoa da hedabideek eta alderdi politiko guztiek PPtik EAra euren mezu berdinekin egiten duten txikitze ideologikoa. Ezker abertzaleak egiten duen ekintza oro egundoko bihurtzen dute eta erailketa estrajudizialak justifikatzen ez direnean isilarazi edota manipulatu egiten dira; euskal preso politikoentzat espetxe politikak gogortu egiten dira; polizia desberdinek zigorgabetasun guztia dute atxilotzeko, kartzelaratzeko, torturatzeko, bahitzeko eta erailtzeko, herri mugimenduan militatzen duen pertsona oro susmagarria da.

Merezitako errepresioa pairatzeko berdin du pintada bat egitea, kale borroka ekintza edo ekintza armatu bat burutzea. Gainera berdin du frogak egotea edo ez. Dena parekatzen da egiten diren astakeri guztiak justifikatzeko, biolentoen aurrean demokrazia defendatzeko lelopean. Uneoro hitz egiten dute demokratak biolentoen aurka egiten duten lanaz.

Horrela, atsoa den preso politiko baten ama eta polizia batek borraz erasotu duena, pertsona bortitzat jotzen da   polizia horren kontra egin duelako. Laburbilduz, ekintza errepresibo guztiak justifikatuak dira beharrezkoak bezala demokrazia defendatzeko, sortutako jendarte demokratikoa suntsitu nahi duten talde bortitzen aurrean. Erregimen naziak judu, komunista eta desberdinen aurkako pertsekuzioan erabilitako argudioaren antzekoa da: Aleman izatea naziek inposatzen duten kontzeptu esklusiboa da eta Alemaniako herriaren komunitatearen kontrako mehatxuak dira juduak, komunistak…

Ezker abertzaleak egoera honen aurrean herri eztabaida zabal eta luze baten prozesua abiatzen du Oldartzen ponentzian oinarrituz, milaka pertsonen parte hartzearekin (Deustun 50 pertsona baino gehiagok hartzen dute parte prozesuaren momentu batean). Momentuko indarkeria bortitza bazen ere Oldartzen kalean aurpegia ematea hautatzen du eta erregimen autonomiko espainolaren aurrean, “condemanos la violencia venga de donde venga” lelo horren azpian dagoen hipokresiari mozorroa kentzen saiatzen da.

Ezker Abertzaleak egunero Euskal Herrian ematen diren eskubide urraketak salatu egiten ditu eta politikari, epaile, kazetari eta bake faltsu hori babestu eta justifikatzen duten kolaboratzaile guztiak ezagutarazten ditu, gure herrian aritzen diren  gorputz polizialei ematen dieten  babes eta zigorgabetasunagatik.

Ezker Abertzaleak, ekintza iraultzaile bat salatzen den edozein tokitan edo egoeratan Euskal Herria Askatu planteamenduaren dinamika martxan jartzen du. Dinamika honekin gatazkaren konponbidea ekintza konkretu bat zigortzearekin, oso latsa bada ere, lortuko ez dela salatu nahi da, eta konponbideak aterabide politikoa izan behar duela, Euskal Herri osoa libre izan behar duela alegia. Horrela, Gesto por la Paz deitutako kontzentrazioen aurrean, erregimen autonomikoko alderdi guztien babesa duena, herriz herri, auzoz auzo eta plazaz plaza sortzen doaz Euskal Herria Askatuk deitzen dituen kontzentrazioak.

Hau dena ETAk Aldaya eta Iglesias enpresarien segidako atxilotzeen testuinguruan emateak egoera are gehiago gogortzen du. Eguneroko kanpaina mediatikoa pertsona bi hauen eta euren familien  sufrimenduaren inguruan entsegu argia da aurrerago gertatuko den Ermuako Blanco zinegotziaren kasuan; manipulazioa eta hainbat hilabetetan egiten den kanpaina erraldoia 48 ordutan dena praktikan jartzera pasatuz. Propaganda masiboa, pertsona horien idealizazioa, herritar on eta demokrata eta enpresario hobeak “euren” langileen ongizatearekin arduratuta euren lanpostuak arriskuan daudelako ETAren erruz (enpresa horietako bat ere ez zen desagertu). Horrela egunero.

Errepresioaren zigorgabetasunaren ateak zabalik daude. Horrela gertatzen dira Gurutze Yantzi, Herri Batasunako militantearen eta Anuk Kalparsoro, Jarrai eta ETAko militanteen erailketak, biak ala biak poliziak bahituak. Erailketa hauek errealitateari begiak ixten ez dien pertsona oro hunkitzen zituen bitartean, Gesto por la Paz beste alde batera begiratzen zuen axolagabetasun guztiarekin, akzio poliziala babestu ez zuenean.

Testuinguru honetan hasten dira Euskal Herria Askaturen kontzentrazioak San Pedro plazan astelehenetan, gaur presoen eskubideengatik egiten jarraitzen den kontzentrazioaren aurrekari bezala. Laster hasiko dira arazoak. Espainiako polizia autonomikoa agertzen hasiko da astelehenero Gesto por la Paz-ek Aldaya eta Iglesiasen askatasunaren alde egiten duten kontzentrazioa babesteko, bakoitza bere momentuan, begizta urdinaren kanpaina plazaren ezkerraldean, plazaren eskumaldean Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatzen duten bortitzen aurrean. Momentu honetan sortzen dira kontzentrazioak legalizatzeko obligazioa, igarotzea oztopatzen ez duen plaza baten egiten diren arren. Noski, Euskal Herria Askaturen kontzentrazioa debekatzeko trikimailu bat besterik ez da, Gesto por la Paz-ek beti eskatzen baitu baimena lehenago. Kasualitatea…

Herri asanbladaren partaideen artean desobeditzea deliberatzen da, “gure herriko plazatik ez gaituzte botako”. Astelehenero San Pedron ordu berdinean deitzea erabakitzen da baimena eskatu gabe. Horrela hasiko da hilabete asko iraungo duen borroka luze bat. Astelehenero polizia autonomiko espainolak kargatu, identifikatu, jo, atxilotu, zaurituak eragin, Deustuko komisaldegian bukatu atxilotuen esperoan…

Astelehen guztietan kontzentrazioaren ostean eta poliziak izandako jarreraren azterketa egin ostean, asanblada bat egiten zen gertatutakoari erantzun egokiena emateko eta hurrengo astelehena planifikatzeko. Adibide bat jartzearren, pankarta eramaten zuten pertsonak atxilotzen zituztenean hurrengo astelehenean hesi batzuetan eskegitzen zen, polizien harridura eraginez eta minutu batzuetako barreak noren kontra kargatu ez zekitela ikusiz. Gogoangarria ere asteleheneroko presioaren aurrean Gesto por la Paz-eko kontzentrazioan parte hartzen zuten pertsonekin nahastearekin eman zen pausua. Denak kartelekin, nahastuta, ikusiz nola poliziak Gesto por la Paz-eko kideak errakuntzaz identifikatzen zituzten.

Erabaki guztiak asteleheneroko asanbladetan hartzen ziren. Gertatutakoaren harira, zaurituak bazeuden, erantzuna beste mota batekoa zen. Eta bazegoen. Kriminalizazio saiakeren aurrean hor eutsi zen hainbat hilabetez astelehen guztietan Euskal Herria Askaturen presentzia San Pedro plaza bermatzeko eta eskumako aldea poliziaz hartua zegoenean ere jendea plazatik banatzen zen, protesta gehiago ikusi araziz edo eserialdi desobedienteekin borrazoei eutsiz (irudi hau argazki zoragarri baten irudikatua izan zen geroago manifestazio nazional batean erabilia izan zena “Ertzaintza hau ez da herriarena” lelopean).

Egoera hainbesteraino tenkatu zen bi kontzentrazioen artean kolpeak eta liskarrak egotera heldu zela, alde bietan zaurituak egon zirelarik. Baina erabakia hertsia zen eta Euskal Herria Askatu ez zen San Pedro plazatik joango. Prentsan agertzera heldu zen tentsio handiko gune bezala Barakaldo, Amurrio, Sestao eta Iruñarekin batera, bertan ere errepresioa astelehenerokoa baitzen. Erresistentzia eta irudimen honek ondorioak izan zituen. Elkarrik (Lokarri) bizikidetzarako eta biolentziaren aurkako foro bat antolatu zuen Deustun, ezker abertzalea gonbidatua gabe. Bertan, IU, EA, PSOE, PNV, eliza, Gesto por la Paz, Elkarri eta familien elkarteak parte hartzen zuten. Azkenean HB, Senideak (Etxerat) eta Gestoras pro Amnistia gonbidatuak izan ziren astelehenero Deustun bizitzen zen tentsioari konponbidea emateko. Bizkaiko Gestoras pro Amnistien kontzentrazioa lekuz aldatzeko eta borroka horretan amore emateko proposamena baztertu eta gero, ez dago dudarik Euskal Herria Askaturen erresistentziak talde hauen jarrera baldintzatzeko eta azkenean ezker abertzalea foro horretara gonbidatzeko balio izan zuela. PSOE soilik alde egin zuen, beste taldeek jarraitu zuten. Momentu honetatik aurrera foroaren gai bakarra asteleheneroko arazoa konpontzea izango da. Errepresioari erresistentzia egiteak eragile politiko eta sozial guztien agenda kolokan jarri zuen. Ezker abertzalea isolatzea normaltzat jotzen zen momentuan, Deustun foro bat martxan zegoen, Euskal Herri osoko bakarra.

Oldartzenen planteatu zen bezala, deserosotasun egoera guztiengana heltzen zen, eta konponbide bat aurkitzea beharrezkoa zen. Eta jakina, akordioa lortu zen. EA, IU, Gesto por la Paz, Elkarri, eliza taldeak, Gestoras, HB eta Senideak akordio bat sinatu zuten. Herrizaingo sailburuari zuzendu zen bi kontzentrazioak San Pedro plazan aldiberekoak izan zitezen. Alde biek irain, probokazio edo antzeko gertakaririk ez egotearen konpromisoa hartu zuten, eta polizia autonomikoari kontzentrazioetatik ahalik eta urrunen erretiratzea eskatu zitzaion Euskal Herria Askaturen aurka erabiltzen  zen jarrera mehatxatzailea baztertuz.

PNVk ez zuen sinatu euren esanetan Ertzaintzari ez ziolako ezer eskatu behar, baina oraingo sailburu den Aburto Ertzaintzako mandoei, bere lagunei, hausnarketa hau transmititzeko konpromisoa hartu zuen, aintzat hartuko zuten bermearekin. Eta horrela izan zen.

Deustun ETAren ekintza baten ondorioz polizia nazional baten heriotza, Deustuko bizilaguna den Naiaren atxilotze eta torturak, edota Ermuako zinegotzia zen Blancoren hilketa (tentsioa izugarria izan bazen ere astelehen horretako Euskal Herria Askaturen kontzentrazioa ez zen galarazi eta ez zen liskarrik egon) eman ziren momentuetan, garrantzitsua izan zen foro hau nola mantendu zen egiaztatzea.

Bukatzeko ondorengo onespenak azpimarratu nahi ditugu:

-Erabaki guztiak asanbladan hartzen ziren kontzentrazioan parte hartzen zutenen artean.

-Erabaki politiko bat mantentzeko hilabeteak iraun zituen erresistentzia ahalmena; egoerari irtenbide bat bilatzeko etsaia baldintzatu zuena. Egoera zail horietan egiaztatu zen borrokatzeak balio izan zuela.

– Borrokaren irudimena eta osagarritasuna: hesietan pankartak, plaza inguratzea, eserialdi desobedienteak, Gestoren kontzentrazioan nahastea, negoziatzea, parodiak, errepresioari erantzun gogorrak …

–  Gestoras pro Amnistiak amore ematearen jarraibideei ezezko asanblearioa. Garaiko arduradun batek zortea desiratu zion Deusturi, gertatuak gertatu ez baitzuen berriro kontzentrazio horren berririk izan nahi.

Konpromiso militante eta kolektiboa nabarmentzea. Erabakitzen zenari lotu eta amaiera arte eraman zuten pertsona guztien duintasuna, jaso zituzten kolpeen, atxiloketen, komisaldegietako gauen, soldatetatik kobratutako isunen (batzuk oraindik zorretan daudenak) gainetik. Gure esker onak urteetan zehar Deustuko Euskal Herria Askatu ahalbidetu zuten 30-40  pertsona horiei.

//———————————//

En la década de los noventa el conflicto que enfrenta a Euskal Herria con el estado español alcanza una nueva dimensión. La firma de los pactos de Madrid y Ajuria Enea por los partidos políticos vascos incluye la reactivación y el total apoyo a grupos como Gesto por la Paz como organismo con el que disputar e intentar expulsar de la calle a la izquierda aberzale y todo el movimiento popular que lucha y reivindica la libertad para Euskal Herria. El objetivo es claro, marginalizar y minorizar las posturas políticas que defiende la Izquierda Abertzale ante la sociedad vasca. Además, supone el inicio de una estrategia que intenta justificar socialmente todo tipo de actuaciones represivas que efectúan todos y cada uno de los distintos cuerpos policiales que actúan en Euskal Herria.

El planteamiento es simple, con la excusa de la “condena de la violencia venga de donde venga” (¿os suena?) se intenta movilizar a la sociedad contra ETA y la Izquierda Abertzale manipulando otras violencias o silenciándolas. Todo vale contra el movimiento popular vasco. Pero eso sí, solo se moviliza y espolea desde los medios de comunicación y los partidos la protesta contra la lucha revolucionaria y popular. Se inicia la fase de criminalización que desembocará años más tarde en la fase de ilegalizaciones, pero eso es más adelante.

En esta época el machaque ideológico por medio de la actuación diaria de los medios de comunicación y el mensaje uniforme de todos los partidos desde el PP hasta EA es total. Se magnifica cualquier acto de la Izquierda Abertzale y se silencian o manipulan, cuando no se justifican los asesinatos extrajudiciales; se endurece la política penitenciaria para con los presos y presas políticas vascas; las diversas policías tienen vía libre e impunidad total para detener, encarcelar, torturar, secuestrar y asesinar a cualquier persona sospechosa de militar  en el movimiento popular vasco… Para ser digno de sufrir la represión da igual que se haga una pintada, pasando por actos de kale borroka que una acción armada. Además da igual que haya pruebas o no. También esto nos es conocido en la actualidad.

Todo se iguala para justificar todas y cada una de las burradas que se cometen y que les parecen oportunas bajo el manto de la lucha por defender la democracia frente a los violentos. Hablan constantemente de demócratas contra violentos. Así una anciana madre de un preso político es una violenta que ataca a un agente de la policía cuando este la agrede a porrazos. En definitiva todas las acciones represivas son justificadas como necesarias para defender la democracia frente a un grupo violento que pretende destruir la sociedad democrática. Argumento parecido al del régimen nazi en la persecución de los judíos o los comunistas o los diferentes, tratándolos como amenaza a la comunidad del pueblo alemán concepto exclusivo del ser alemán que imponen los nazis.

Frente a esta situación la Izquierda Abertzale realiza un amplio y largo proceso de debate popular basado en la ponencia Oldartzen, en el que participan miles de personas (en Deustu son más de 50 personas las que a lo largo del proceso toman parte en el). A pesar de la dureza del momento Oldartzen opta por enfrentar en la calle, y frente al régimen autonómico español, intenta desenmascarar la hipocresía que subyace al lema condenamos la violencia venga de donde venga. La Izquierda Abertzale muestra y denuncia todas y cada una de las vulneraciones de derechos que se producen a diario en Euskal Herria y denuncia la colaboración de políticos, jueces, periodistas y falsos pacifistas en esa labor de justificación, apoyo e impunidad que permiten a los cuerpos policiales que actúan en nuestro pueblo.

La Izquierda Abertzale decide plantear la dinámica Euskal Herria Askatu en todo aquel lugar y situación en la que se denuncie una acción revolucionaria para reivindicar que la solución al conflicto no es condenar un hecho concreto por muy duro que sea, sino que la solución tiene que ser política y es toda Euskal Herria la que tiene que ser libre. Así frente a las concentraciones que convoca el llamado Gesto por la Paz apoyadas por todos los partidos del régimen autonómico, empiezan a surgir pueblo a pueblo, barrio a barrio, y plaza a plaza las concentraciones convocadas por Euskal Herria Askatu.

Todo esto surge en un contexto en el que los sucesivos arrestos de los empresarios Aldaya e Iglesias por parte de ETA endurecen la situación aún más. La campaña diaria mediática en torno al sufrimiento de estas dos personas y sus familias es un claro ensayo de lo que ocurrirá más adelante en el caso del concejal de Ermua Blanco, pasando de una manipulación y campaña masiva de varios meses a ponerlo en práctica todo a la vez en 48 horas. Propaganda masiva, idealización de esas personas, buenas ciudadanas y demócratas y mejor empresarios preocupados por el bienestar de “sus” trabajadores, cuyos puestos de trabajo peligran por culpa de ETA (ninguna de esas empresas desapareció). Así a diario.

El caldo de cultivo para la represión impune está servido. Así ocurren los asesinatos de Gurutze Yantzi, militante de Herri Batasuna y Anuk, Kalparsoro, militante de Jarrai y ETA, secuestrados ambos por la policía, y asesinados en circunstancias que conmocionaron a la parte de la sociedad vasca que no cerraba los ojos ante estos hechos, mientras el Gesto por la Paz miraba hacia otro lado con total indiferencia cuando no apoyo a la acción policial.

En este contexto se inician las concentraciones de Euskal Herria Askatu en la plaza de San Pedro todos los lunes, precedente de la actual concentración que se sigue celebrando los lunes por los derechos de los presos. Pronto empiezan los problemas. La policía autonómica española empieza a aparecer todos los lunes, para proteger la concentración que Gesto por la Paz realiza para pedir la libertad de Aldaya e Iglesias, cada uno en su momento, y su campaña del lazo azul a la izquierda de la plaza, frente a unos violentos que se concentran al lado derecho de la plaza y que reivindican la libertad para toda Euskal Herria. En este momento surge la obligación de legalizar las concentraciones aunque sean en una plaza y no obstaculicen el tránsito de nadie. Claro no es más que un truco para prohibir la concentración Euskal Herria Askatu puesto que siempre Gesto por la Paz pide permiso primero. Casualidad…

En asamblea popular entre los participantes de la concentración se decide desobedecer y que “no nos van a echar de la plaza de nuestro pueblo“. Se decide continuar convocando todos los lunes en San Pedro y a la misma hora sin pedir permiso. Así empieza una larga lucha de muchísimos meses en la que lunes tras lunes la policía autonómica española carga, identifica, pega, detiene, produce heridos, todos los lunes se acababa en la comisaría de Deustu a la espera de los detenidos…

Cada lunes después de la concentración y analizando la actuación policial de ese día, se realizaba una asamblea para ver la mejor manera de responder a lo sucedido y planificar el lunes siguiente. Por ejemplo cuando se detenía a las personas que llevaban la pancarta, el lunes siguiente la pancarta la llevaban unas vallas provocando el desconcierto de los policías y unos minutos que provocaban risa al ver que no sabían contra quien cargar. Memorable también ante la presión lunes tras lunes el paso que se dio mezclándose la gente entre los participantes de la concentración de Gesto por la Paz, todos mezclados con carteles y viendo como los policías identificaban equivocadamente a miembros de Gesto por la Paz. Todas las decisiones se tomaban en la asamblea de los lunes y en base a lo ocurrido, si había habido heridos, la respuesta era de otro tipo. Y la había. A pesar del intento de criminalización allí se resistió meses sin dejar de estar ni un solo lunes presente Euskal Herria Askatu en la plaza de San Pedro incluso cuando el lado derecho aparecía tomado por la policía la gente se repartía por toda la plaza, amplificando visualmente la protesta o realizando sentada desobediente aguantando los porrazos (imagen plasmada en una magnifica foto que fue usada para una manifestación nacional con el lema “Ertzantza hau ez da herriarena”).

Se llegó a tensionar tanto la situación que llegó a haber enfrentamientos a golpes entre las dos concentraciones con heridos por ambas partes, pero la decisión era férrea, Euskal Herria Askatu no se iba a ir de San Pedro. Llegó a aparecer en la prensa como un lugar de alta tensión junto a Barakaldo, Amurrio, Sestao e Iruñea, donde también la represión era lunes tras lunes. Esta resistencia e imaginación tuvo sus consecuencias. Elkarri (Lokarri) había organizado un foro para la convivencia y contra la violencia en Deustu al que la Izquierda Abertzale no estaba invitada. En el participaban IU, EA, PSOE, PNV, la Iglesia, Gesto por la Paz, Elkarri y Asociacion de Familias. Al final HB, Senideak (Etxerat) y Gestoras pro Amnistía fueron invitados con el objetivo de solucionar la tensión que se vivía en Deustu todos los lunes. Sin duda esta resistencia de Euskal Herria Askatu, incluso rechazando una propuesta de Gestoras pro Amnistia de Bizkaia de que se cambiara el lugar de la concentración y se desistiera de esa lucha, legalizándola, fue la que hizo a estos grupos reconsiderar su postura e invitar a la Izquierda Abertzale a este foro. Solo el PSOE se marchó, todos los demás grupos siguieron. A partir de este momento el tema prácticamente único de ese foro fue solucionar el problema de los lunes. La resistencia a la represión hizo cambiar la agenda a todos los agentes políticos y sociales. En un momento en el que se hacía bandera del aislamiento a la Izquierda Abertzale, en Deustu se mantenía abierto un foro único en el país. La incomodidad salpicaba a todos, como se había planteado en Oldartzen, y se hacía necesario encontrar una solución.

Por supuesto se consiguió el acuerdo. EA, IU, Gesto, Elkarri, grupos de la Iglesia, Gestoras, HB y Senideak firmaron un acuerdo dirigido a Interior para que permitiera las dos concentraciones simultaneas, en la plaza de San Pedro. Por ambas partes se comprometían a que no hubiera incidentes ni provocaciones o insultos, y se pedía a la policía autonómica que se retirara lo más lejos posible de las concentraciones y desistiera de su actitud amenazante contra Euskal Herria Askatu. El PNV no lo firmó, porque no tenía nada que pedir a la Ertzantza, pero el actual consejero Aburto se comprometió a transmitir a los mandos de la Ertzantza, amigos suyos, esta reflexión, garantizando que sería atendida. Así fue.

Fue importante comprobar como este foro se mantuvo a pesar de acciones de ETA resultado de muerte de un policía nacional en Deustu, o la detención y torturas de Naia, vecina de Deustu, e incluso la muerte de Blanco, concejal de Ermua y que no impidió la celebración ese lunes de Euskal Herria Askatu, eso sí, en medio de una tensión como nunca, rodeada de policías la concentración pero sin que llegara a ocurrir agresión alguna.

Para ir acabando resaltar las siguientes apreciaciones:

– Todas las decisiones se tomaban en asamblea realizada por los que participaban en la concentración

– Capacidad de resistencia durante meses para mantener una decisión política y que convenció al enemigo de buscar una solución

– Se demostró que en esas circunstancias tan difíciles, la lucha sirvió e hizo replantearse al régimen su actitud, negociando y aceptando una solución a ese conflicto local

– Imaginación y complementariedad de luchas: pancartas en vallas, rodear la plaza, sentadas desobedientes, mezclarse dentro de la concentración del Gesto, negociar, parodias, respuestas duras a la represión…..

– Negativa asamblearia a las directrices de Gestoras pro Amnistía de ceder. Un responsable de la época deseo suerte a Deustu ya que pasara lo que pasara no quería volver a oír nada de nada de esa concentración.

– Destacar el compromiso militante y colectivo que adoptaron muchas personas vinculándose a esa decisión y manteniéndola hasta el final y que soportaron golpes, detenciones, noches en comisaria, multas cobradas de los sueldos y otras que aún se deben…. nuestro reconocimiento a esas 30-40 personas que hicieron posible durante años Euskal Herria Askatu de Deustu.

Advertisements
Post hau Errepresioa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.