Editoriala

Debajo en castellano.

Errepresioaren aurkako borrokan arrakasta izan nahi badugu, ezagutu egin behar dugu. Errepresioari aurre egiteko nahiz beldurra gainditzeko kontzientzia politiko antolatua garatze bidean, honen inguruan hausnartzea funtsezkoa dela deritzogu, bereziki DeustukoEditoriala 13 lagun auziperatuta ditugun honetan eta, datozen artikuluetan ikusiko dugun bezala, errepresioa sistemaren beharrizan berrietara egokitzen ari den honetan.

Errepresioari buruz hitz egitean normalean aintzat hartzen ez den ñabardura bati erreparatu behar zaio. Izan ere, ez dugu ekintza errepresibo sorta bezala ikusi behar, interes jakin batzuei erantzuteko ezarritako sistema konplexu eta koordinatu bezala baizik. Guk jorratu ohi duguna azken kate-begia da, ondorioa; disidentziarekin amaitzera bideratutako sistema oso baten porrota. Hori dela eta, alde batetik sistema errepresiboari buruz arituko gara eta bestetik, errepresioari berari buruz. Zertarako sistema errepresiboa? Botere esplotatzaile orok sistema errepresiboaren beharra du bere erreprodukzioa betikotzeko. Gaur egun pairatzen dugun sistema kapitalista honetan sistema errepresiboa antolatzeko burgesiak Estatuaren figura behar du: botere legegilea, auzitegiak, polizia, ejertzitoa, kartzelak… gorpuztu eta koordinatuko dituen egitura.

Sistema errepresiboaz aritzea garrantzitsua da, errepresioan pentsatzen dugunean kartzela, tortura, biolentzia poliziala eta antzerakoak datozkigulako gogora. Hala ere, errepresio modu hauek sistema errepresiboaren azken baliabidea dira. Gainontzeko guztiak huts egiten duenean borraz aurpegia txikitzen dizute. Beharrezkoa da sistema errepresiboaz hitz egitea bere aldaketak eta faseak argi eta garbi, amarrurik gabe ikusteko.

Herrien borroken intentsitate eta eraginkortasunaren igoerarekin batera, Estatuak “errepresio soila” areagotzera behartuta egongo badira ere, helburua ezagutzen ez den, sentitzen ez den, bere inguruan hitz egiten ez den… sistema errepresiboa lortzea da. Normalean errepresio soila desagertzeak ez du esan nahi herriaren borrokak sistema gainditu duenik, baizik eta sistema errepresiboa bere lana era eraginkorrago batean betetzen ari dela, bere burua agerian utzi gabe. Sistema kapitalistak bere burua birsortzeko erabiltzen duen logika beraren baitan, klase zapalkuntzari eutsi diezaiokeen heinean sistema sasi-demokratiko bat askoz ere eraginkorragoa da, baina ez du faxismora jotzeko eragozpenik izango azken aukera bezala. Botere kapitalistarentzako askoz ere eraginkorragoa da antolakunde iraultzaile bat sisteman integratzea eta bere parte bilakatzea lortzea, hura ilegalizatzen eta bere militanteak kartzelaratzen aritzea baino. Jokoaren arauen onarpenak sistema gainditu nahi duen edozein antolakunderen porrota dakar. Honek ez du esan nahi sistemaren pitzadurak bere aurka era integralean borrokatzeko erabiltzea porrot egitea denik, guztiz aurkakoa. Baina halako borroka moldeak lehenesteak orokorrean borroka molde garrantzitsuena, klandestinoa, alde batera uztea dakar. Klandestinitatea ez da borroka armatuaren sinonimo. Klandestinitatea segurtasunaren, auto-diziplinaren eta eraginkortasunaren sinonimoa da. Victor Sergek bere “Lo que todo revolucionario debe saber sobre la represión” obran idatzi zuen bezala, lan iraultzailearen seriotasuna ezin da kristalezko etxe batean bizi.

Zentzu honetan legaltasunak paper izugarri garrantzitsua jokatzen du errepresioan. Herriak egin gabeko lege oro ukatu behar dugu, egunerokotasuneko gauza txikietatik hasita ezohikoenetara. Legaltasuna justiziarekiko termino guztiz antagonikoa da legea herriaren etsaiek idazten dutenean. Legaltasuna ez da arlo neutroa, boterearen interesen menpekoa da. Horregatik da garrantzitsua desobedientzia, ez oihartzun mediatikoa eskuratuko duten ekintza puntual bezala ulertuta (estrategia zabalago baten baitan izan dezaketen garrantzia ukatu gabe), desobedientzia bizi eredu bezala ulertuta baizik, errebeldiaren sinonimo bezala. Militantzia ernea, kritikoa, auto-diziplina handikoa eta errebeldea behar dugu. Era berean auto-diziplinak dakarrena egoki ulertzea derrigorrezkoa dela uste dugu. Baina ezin dugu auto-diziplina, antolakunde barruko zein kanpoko obedientziarekin nahastu.

Praktikak pentsamendua elikatzen du eta pentsamenduak praktika. Gehienbat legaltasunaren mugen barruan garatzen den lan politikoa egiten badugu, honek baldintzatutako parametroen baitan pentsatuko dugu eta horrek, ziurrenik, sistemarentzako onargarria eta guztientzako “erosoa” den praktikara eramango gaitu. Sistemaren eskemetan oinarritu izanagatik, antolakunde mota hau konfrontazioan jauzi bat eman behar duenean etsaiaren guztiz menpe egongo da.

Sistema errepresibo baten lanik garrantzitsuenetako bat informazioa dela ohartu behar gara. Poliziak egiten duen lanik garrantzitsuena ez da fisikoki erreprimitzea. Poliziaren funtziorik behinena informazioa biltzea da. Sistema errepresibo batek uneoro gertatzen ari denaren berri izan behar du, panorama politikoan nor den nor eta bertan mugitzen den guztia, nazio mailatik hasita auzo eta herrietaraino; mugitzen den jende guztiaren aurpegiak, garrantzitsuenetik hasita pare bat aldiz kartelak jarri dituenera; pertsonen arteko loturak, zergatik dituzten, zertaz ezagutzen duten elkar, zein harreman afektibo dagoen… honek izugarri ahul egiten gaitu. Sistemari gehien komeni zaionean minik handiena egiten duen tokia kolpatzea ahalbidetzen dio.

Sistema errepresiboa kolektibitateen aurka erabiltzen den praktika kolektiboa da; ez da inoren ekintza pertsonalen ondorio, ez da ekintza ilegitimo baten neurrizko edo neurrigabeko zigorra. Sistema errepresiboa botereari komeni ez zaion guztia kontzientzia kolektibotik urratzera bideratutako ekintza multzoa da. Hau ezinezkoa denean, sistema gainditu nahi duen hura moderatu eta sisteman integratzera joko du eta, horretan kale egingo balu, borroka eta erresistentzia guztiak era batean edo bestean geldiarazten eta eusten saiatuko da. Gurekin akabatzeko sistema konplexu baten aurrean gaude.

Amore ematea galtzea dela jakin behar dugu. Lehenengo ez egitea eskatuko digute, gero ez esatea, gero egiten duena arbuiatzea eta ondoren esaten duena ere bai. Haien jokoan sartzea galtzera kondenatzea da, haien legalitatea onartzea. Sistema errepresiboaren aurka borroka egiteko modurik eraginkorrena erreprimitutako ekintzei eta pertsonei zilegitasuna aitortzea da, baita erreprimitutako ideiak sozializatzea ere (esplotazio era ororekin amaitu nahi dutenean), benetan min ematen duena baita. Gainerako guztiak oso ibilbide laburra izango du.

//————————————————–//

Si queremos luchar contra la represión y tener éxito, debemos conocerla. Nosotras pensamos que reflexionar sobre la represión es siempre fundamental para poder afrontarla y poder desarrollar la conciencia política organizada que nos prepare para dominar el necesario instinto del miedo, y más aún en este momento en el que tenemos X jóvenes de Deustu enjuiciados y en el que, como iremos viendo en los próximos artículos, la represión se está amoldando a las nuevas necesidades del sistema.

Para hablar de represión es imprescindible una matización que normalmente no se tiene en cuenta, y es que debemos verla no como un cúmulo de acciones represivas, sino como un sistema complejo y coordinado, un sistema establecido con unos intereses. La represión tal y como la solemos tratar es el último eslabón, la conclusión y, muchas veces, el fracaso de todo un sistema destinado a aniquilar la disidencia. Por ello trataremos de referirnos adecuadamente por un lado al sistema represivo y por el otro a la represión. Y ¿para qué un sistema represivo? Cualquier poder explotador necesita de algún sistema represivo para perpetuar su reproducción. Hoy en día, en este sistema capitalista que padecemos, para poder organizar ese sistema represivo, la burguesía necesita la figura del Estado. El Estado como entramado que aglutina y coordina el poder legislativo, los tribunales, la policía, el ejército, las prisiones…

Es importante hablar de sistema represivo porque cuando pensamos en represión se nos vienen a la cabeza cárcel, torturas, violencia policial… Pero estas formas de represión son el último recurso del sistema represivo. Cuando todo lo demás fracasa te parten la cara de un porrazo. Es necesario hablar de sistema represivo para poder ver claramente los cambios y las fases de éste sin llevarnos a engaños. Herrien borroken intentsitate eta eraginkortasunaren igoerarekin batera Estatuek “errepresio soila” areagotzera behartuta egongo badira ere, helburua ezagutzen ez den, sentitzen ez den, bere inguruan hitz egiten ez den… sistema errepresiboa lortzea da. Normalean errepresio soila desagertzeak ez du esan nahi herriaren borrokak sistema gainditu duenik, baizik eta sistema errepresiboak bere lana era eraginkorrago batean betetzen ari dela, bere burua agerian utzi gabe. Es la misma lógica, y parte de ella a su vez, que utiliza el sistema capitalista para su reproducción, mientras puedan mantener la dominación de clase es mucho más productivo un sistema pseudodemocrático, pero no dudará en recurrir al fascismo como último recurso. Para el poder capitalista es mucho más productivo conseguir que una organización revolucionaria  se integre en el sistema y sea parte de él, que tener que ilegalizarla y encarcelar a sus militantes. La asunción de las reglas del juego del enemigo supone la derrota instantánea de cualquier organización que tenga como objetivo la superación del sistema contra el que se lucha. Esto no quiere decir que aprovechar los resquicios del sistema para luchar de manera integral contra él sea caer derrotado, todo lo contrario. Pero priorizar este tipo de lucha conlleva por lo general sacrificar la lucha más importante, que es la clandestina. Y clandestinidad no es sinónimo de lucha armada, clandestinidad es sinónimo de seguridad, de autodisciplina y de efectividad. Como en su obra “Lo que todo revolucionario debería saber sobre la represión” dejó escrito Victor Serge “La seriedad del trabajo revolucionario no puede habitar una casa de cristal”.

En este sentido la legalidad juega un papel importantísimo en la represión, debemos renegar de toda ley que no haya sido dictada por el pueblo, desde la cuestión más cotidiana a la más excepcional. Legalidad es un término totalmente antagónico al de justicia, cuando la ley la escriben los enemigos del pueblo. La legalidad no es un ámbito neutro, obedece a los intereses de quien tiene el poder. De ahí la importancia de la desobediencia. Pero desobediencia entendida no como unas acciones puntuales que busquen un siempre relativo eco mediático (sin querer quitarles la importancia que puedan tener dentro de una estrategia mayor) si no la desobediencia como forma de vida, como sinónimo de rebeldía. Necesitamos una militancia despierta, critica, tremendamente autodisciplinada y rebelde. Y pensamos que es imprescindible entender correctamente qué implica la autodisciplina, es decir, tener claro que no tiene nada que ver con la obediencia, ni dentro ni fuera de la organización.

El pensamiento se alimenta de la práctica y la práctica del pensamiento. Si llevamos a cabo una labor política que se en su mayor parte se dé dentro de la legalidad, pensaremos en parámetros totalmente condicionados por ésta. Y esto seguramente nos llevará a una práctica asumible por el sistema y “cómoda” para todas. Nos llevará a un tipo de organización que cuando necesite dar un salto en la confrontación estará totalmente a merced de sus enemigos por haberse desarrollado en base a sus esquemas.

Se debe ser consciente de que una de las labores más importantes de un sistema represivo es la información. El trabajo más importante que lleva a cabo la policía no es el de reprimir físicamente. El trabajo más importante de la policía es la obtención de información. Un sistema represivo depende totalmente de saber en cada momento lo que está pasando, quién es quién en el panorama político y todo lo que se mueve en él, desde el nivel nacional hasta los barrios y pueblos: Todas las caras de la gente que se mueve, desde la más importante hasta el que solo ha salido un par de veces a poner carteles; conexiones entre las personas, por qué las tienen, de qué se conocen, que relaciones afectivas hay… Este hecho nos hace tremendamente vulnerables. Le permite al sistema golpear cuando más conviene en el lugar que más daño pueda causar.

La represión es una práctica colectiva que se aplica contra colectividades, la represión no es una consecuencia de los actos personales de nadie, no es un castigo proporcionado o desproporcionado ante una acción no legítima. La represión consiste en una serie de acciones destinadas básicamente a borrar de la consciencia colectiva e individual todo aquello que no convenga al poder. Si esto no es posible, a moderar e integrar en el sistema todo aquello que busque superarlo. Y en caso de fracasar esto último, a contener y frenar de cualquier manera todas las luchas y resistencias. Nos enfrentamos a un sistema complejo destinado a acabar con nosotras.

Debemos saber que ceder es perder, primero nos piden que no hagamos, después que no digamos, después que rechacemos al que hace, más tarde que rechacemos al que dice, cuando rechacemos al que dice nos pedirán que delatemos al que hace, y después también al que dice. Entrar en su juego es condenarse a perder, es asumir su legalidad. La manera más efectiva de luchar contra la represión es legitimar los actos, las personas reprimidas y socializar las ideas reprimidas (siempre que busquen acabar con cualquier tipo de explotación), que son lo que verdaderamente hace daño. Todo lo demás tendrá muy corto recorrido.

Advertisements
Post hau Errepresioa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.