“NUNCA DIGAS NUNCA” DESAGERPENAK, DIKATADURAREKIN BUKATU EZ ETA “DEMOKRAZIAN” MANTENTZEN DEN NEURRI ERREPRESIBOAREN INGURUKO DOKUMENTALA

2009an Luciano Arruga gaztearen desagerpenarekin batera martxan jartzen den dokumental honek Argentinan ematen den desagerpenen fenomenoaren inguruko hausnarketa eta salaketa bilatzen du. Lucianoren kasutik hasita beste hainbat desagerturen kasuak azaltzen dira senide eta lagunen testigantzen bitartez. Baina dokumentalak ez du azaleko analisi bat plazaratu nahi. Are gehiago, desagerpenak “demokrazia” burgesaren oinarri baten parte bezala kokatzen ditu: sistema errepresiboa. Abiapuntu horretatik errepresioaren ezaugarri nagusiez hausnartzen da, desagerpenak noren kontra, zergatik, zertarako… erabiltzen diren argi eta garbi azaleratuz. Autogestionatutako lan kolektibo bikain honek azken asteetan hasi dugun errepresioaren inguruko hausnarketan segitzeko aukera paregabea eskaintzen digu. On egin!

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Errepresioa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.