“Errepresioaren inguruan nola hausnartu” hitzaldiaren kronika

Aurrera jarraitzen dute Deustun Zirikatzen!-ek eta Utzi Bakean Deustuko Gazteriak errepresioaren inguruan antolatu digun jardunaldiak. Atzo Iñaki Gil de San Vicenterekin izateko aukera izan genuen. Euskal irakasle eta pentsalariak errepresioaren analisi sakon eta laburra egin zuen. Airean geratu ziren edo aipatu ere egin ez ziren kontuekin jarraitzeko gogoekin utzi gintuen, ordu bete eskas baino ezin izan zuen hitz egin jarraian beste hitzordu bat zuelako, ala ere bagenekien denok errepresioaren konplexutasuna eta omnipotentzia hiru ordutan ere ezin zirela azaldu. Oso gustura egon ginen, jende nahiko eta gaian gehiago sakontzeko gogoekin geratu ginen asko, ezin genuen gehiago eskatu.

Bi aste pasa dira ia eta ostegun honetan emango diogu bukaera lau saiko jardunaldi hauei. Nola erantzun errepresioaren aurrean? Zer egin atxiloketa baten aurrean? Hauek izango dira erantzungo ditugun galderan, behintzat saiatuko gara.

20150303_194231

#argazki galeria barruan

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Errepresioa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.