“Errepresioaren 11 aurpegi” mahai inguraren kronika

Ostegun honetan “errepresioa, borreroak baditu milaka aurpegi” jardunaldiekin jarraitu genuen Deustuko Gazte Lokalean. Bigarren saioa honetan Deustuko hiru militanteren eskutik errepresioaren kasu edo aurpegi ezberdinak ezagutu eta hauetaz hausnartzeko aukera izan genuen. Esperientziak, amorrua, beldurra, konpromisoa eta senideak izan genituen ahotan urrenez urren. Saio aberasgarria izan zen guztiz, errepresioaren adibide konkretuez hitz egin genuen esan dugun moduan, baina mahai-ingurutik atera genuen gauzarik bereziena hizlariek transmititu ziguten borrokarako grina izan zen. Aupa zuek! Mila esker.

Astearte honetan, Martxoak 3, azkenaurreko saioa izango dugu Deustuko Gazte Lokalean arratsaldeko 19:30etan, betiko moduan. Errepresioaren inguruan hausnartzen jarraitzeko tarte bikaina izango dugu Iñaki Gil de San Vincenterekin. Animatu eta parte hartu!

DSCF1203

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Errepresioa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.