Kaixo lagunok! Berriro ere bueltan gatoz Zirikatzen!en zenbaki berri batekin. Oraingoan Herri Boterearen inguruan hausnartzeko gogoz. Horretarako, orrialde honetatik jeitsi dezakezuen aldizkaria aurkezten dizuegu; eta proiektu berriekin egiten dugun bezala, antolatu ditugun jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu. Aste honetarako bi hitzaldi interesgarri prestatu ditugu. Gaur, asteartea 4, Guillermo Perea gonbidatu dugu Gasteizeko auzo elkarteen esperientzia asoziatiboen inguruan aritzeko. Eta bihar, asteazkena 5, “Lurra” mugimenduko kidea den Alberto Friasek Lemoizen borrokaren inguruan hitz egingo digu. Hitzaldi guztiak Deustuko Gaztetxean 19:00etan izango dira. Animatu eta parte hartu!
Bilatzailea
Fotomontaiak
Zirikatzen Twitter
- Zikloaren bukaera! https://t.co/xcKLgO6ArX 6 months ago
- Ezagutzek aske egingo gaituzte! zirikatzendeustu.wordpress.com/2021/12/20/eza… 6 months ago
- Jostungintza tailerraren II.@zatia! zirikatzendeustu.wordpress.com/2021/12/12/jos… 6 months ago
- HIRUGARREN BLOKEA MARTXAN! zirikatzendeustu.wordpress.com/2021/11/23/hir… 7 months ago
- Oinarrizko mekanika tailerra! zirikatzendeustu.wordpress.com/2021/05/10/oin… 1 year ago