Lehenengo hitzaldiaren kronika

Gorka Juliok eman zion hasiera pasadan asteazkenean, Deustuko Gazte Lokalean, Komunikazioari eta sare sozialei buruzko monografikoaren harira Azaroan zehar izango diren mahai-inguru, dinamika eta hitzaldiei. Gipuzkoarrak hurbiltasun handiarekin azaldu zituen azaldu beharreko guztiak eta guk, arretaz entzun genituen hausnarketa eta informazioak. Batzuei ezaguna egingo zitzaien Gorkak aurkeztutako gaia, eta beste batzuentzat sarrera moduko bat izango zen, hasiera bat. Hori bai, ukaezina da gaia erakargarri bihurtu zuela lehenengo momentutik, itxuraz, sare sozialei buruz bakarrik izango zen solasaldia gizatasunez bete zuelako, lotura ulergarri eta errealak finkatuz.

Beharbada gehien harritu gintuena hori izan zen, sare sozialei buruz hitz egiterako orduan, oinarria, hau da, giza harremanak aztertzeko beharra. Berak hasieran adierazi zuen interneten dauden komunikatzeko tresnez hitz egiteko, lehenik eta behin tresna guzti hauek inspiratu dutena aztertu behar genuela. Eta hortik hasi ginen, gure harreman sareen edo “sare sozialen” egitura ulertzetik. Ditugun harreman motak, komunikazio motak eta komunitate motak sailkatu genituen, eta hurbileko eta ez hain hurbileko taldeen garrantzia ikusi genuen. Munduaren txikitasunaz ere ohartzeko momentua eduki genuen. Badakizue munduko edozein pertsonatara hel gaitezkeela sei jausi emanez? Hau da, zu eta munduko pertsonarik ezagunenaren artean ez daude sei pertsona baino gehiago. Honetaz gain, umbral de rebeldia delakoaren teoria oso interesgarria iruditu zitzaigun. Dirudienez, pertsona bat, normalean, ziurtasun osoz jakin behar du hiru pertsonek (bera barne) gauza bat egingo dutela berak egiteko (bakoitzaren kontzientzia mailak ere zenbaki hau aldatu dezake: gai baten inguruan guztiz sentsibilizatua banago nik bakarrik egin dezaket).

Informazio guzti honek ondorio bat ateratzera eraman gintuen: matxinada (la rebeldia, aldaketa, zerbait egitea) ez da emango haserre edo kontzientzia mailaren arabera bakarrik, baizik eta gure harreman sarearen egituraren arabera eta egitura horrek besteen haserrea ikusteko ematen digun posibilitateen arabera.

Eta honetarako balio dezakete internetek eskaintzen dizkigun tresna komunikatibo guztiak. Gorkak azaldu zuen moduan, esan daiteke, sare sozial bakoitzak helburu batzuk betetzen dituela eta honekin batera gure harreman sareko talde konkretu bat edo gehiagorekin harremanetan jartzeko egokiagoak direla batzuk beste batzuk baino. Ezagutza guzti hau da tresna hauen sortzaileek erabili dutena tresna bakoitza diseinatzeko, eta orain tresna hauetaz baliatzeko momentua izan daiteke, beraiekin batera datozen hainbat arrisku bistatik galdu gabe (kontrol poliziala eta komertziala, harremanak ziber-espaziora mugatzea…). Zenbat pertsonak ezagutu dezakete besteen haserrea eta eurena azalerazi interneten bitartez? Sare sozialek, telefonoek, posta elektronikoak… mota desberdinetako harremanak izateko aukera ematen digute eta era desberdinetako eraginak lortzeko erabiltzea zentsuzkoa dirudi. Baina nahikoak al dira baliabide hauek benetan zeozer aldatu nahi baldin badugu? Iraultza saretik-sarean? Harreman sareak pixka bat aztertu ondoren esan genezake tresna baliagarriak direla, gutxienez, elkar ezagutzeko, gure asmoak, ideiak partekatzeko, gure sarea zabaltzeko… eta honek aldaketak ekar ditzake.

Bukatzeko, gehien ezagutzen diren interneteko sare sozialen funtzionamenduaz eta, euren eta komunikazio eta erlazio mota ezberdinen arteko hartu-emanak aztertu zituen. Baina ez zen sare sozial ezagun hauei mugatu. Euren mugak azaleratuz (sare zentralizatuak dira gehienak, norbaitekin harremanetan jartzeko sare sozialaren parte izan behar zara…), beste esperientzia deszentralizatuago eta askeagoen inguruan aritu zitzaigun.

Sarrera bikaina komunikazioa eta sare sozialei inguruko hausnarketarako.

 

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Komunikazioa libre?, Sarean atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Lehenengo hitzaldiaren kronika -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Charla en Deusto sobre el control social en la Red en Software Libre

Iruzkinak itxiak daude.