Ziber Kontrola

2001. urtean Europar Parlamentuak hau adierazi zuen:

Ez dago inolako arrazoirik Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Australiak eta Zeelanda Berriak UKUSA Akordioaren bidez posible egiten duten mundu mailako komunikazioen intertzeptazio sistema baten existentzia zalantzan jartzeko; halaber, eskuragarriak diren txostenak kontuan hartuta, litekeena da bere izena “ECHELON” izatea, datu honek berebiziko garrantzirik ez badu ere (…) Sistema ez da erabiltzen komunikazio militarrak intertzeptatzeko, komunikazio pribatu eta ekonomikoetarako baizik (…)”

Hau da, Europar Parlamentuak lotsarik gabe onartzen du telekomunikazio espioitza sistema baten existentzia. Eta hori gutxi balitz, partikularren arteko komunikazio edo/eta jarduera ekonomiko-enpresarial pribatuak zelatatzen ditu. Ez gara gobernuen arteko espioitzaz ari, gobernuek euren hiritarrak eta enpresak espiatzen dituzte.

Ikus ditzagun zeintzuk diren gure intimitatea inbaditzen duten sistemak, ezagutzen ditugunak gutxienez…

ECHELON

Historian egon den komunikazio elektronikoen analisi eta espioitza sarerik handiena dela kontsideratzen da. UKUSA komunitatearen kontrolpean, irrati eta satelite bidezko komunikazioak eta ia mundu osoko telefono dei, fax eta e-mailak harrapa [capturar] ditzake, gainera intertzeptazioak automatikoki analizatzen eta klasifikatzen ditu. Eskura dauden datuen arabera 2000. Urtean ECHELON-ek hiru mila milioi komunikazio baino gehiago atzematen zituen egunero. Kontutan hartzen badugu giza erabilerarako bideratuta dagoen teknologiaren garapena (interneten ezarpena, telefonia mugikorra…) eta sistema beraren hobekuntza, erraza da ondorioak ateratzea…

Filtroa aktibatzen duten “hitz klabe” sistema baten bidez funtzionatzen du ECHELON-ek. Sistema honi buruzko adibide iskanbilatsu [escandaloso] bat CBSko “60 minutes ” programan ikusi ahal izan genuen. Lagun batekin telefonoz hizketan zegoen emakume bat, bere seme/alabak ikastolan egindako antzerki batez ari zitzaion “he bombed” espresioa erabiliz zuenean (esaldiaren esanahi literala “bonba bat jarri zuen” da, baina zentsu figuratuan “oso azkar joan zen” esan nahi du). Sistemak automatikoki detektatu zuen esamoldea eta emakumearen izena eta datu pertsonalak terrorista posibleen datu basean bukatu zuten.

CARNIVORE

Carnivore bide beretik doan proiektua da. FBIko ordezkarien hitzetan Carnivore-kFBIari, Interneten hornitzaile baten (ISP) laguntzaz, korreo elektronikoko informazioa edo ikerketa baten objektua den erabiltzaile konkretu baten beste mota bateko komunikazio elektronikoak pilatzeko betebeharra ezartzen duen agindu judiziala betearazteko diseinatuta dagoen sistema konputazional bat da. Ikus dezakegunez, Carnivore-kinternet ekoizleen lankidetza eskatzen du, pertsona konkretu batek bidalitako edo jasotako korreo elektronikoen zerrendak eskatuz eta eskuratuz.

TRAP WIRE

Wikileaks-ek ezagutarazi zuen proiektu honen izena maiztasun ugariarekin entzungo dugu hemendik aurrera. Izan ere, Estatu Batuetako autoritateek TradeWire-ren faltsutasunaren frogak ematen ez dituzten bitartean eta terrorismoaren aurkako borroka baino aitzakia transzendentalagorik eman ezean, aurkikuntza hau Estatu Batuen historiako eskandalurik handiena izango da. Ezagutzera eman zituzten informazioen arabera, honako hau adierazi zuten dokumentua idatzi zutenek:

Inteligentzia ofizialek aurpegia atzemateko teknologiak baino zehatzagoa den zaintza sistema bat sortu dute. Hau, Estatu Batuen bidez instalatu dute, hiritar iparamerikarren bizkarretan”.

Sistema estatu osoan zehar sakabanatuta dauden CCTV kamaren erabileraren bitartez funtzionatzen du. Modu honetan, bildutako datuak gurutzatu daitezkeen espioitza sare bat eratzen dute, zeimtzuek gertaera mota desberdinen informazioa bila dezaketen parekoak diren kasu edozirkunstantziak kontutan hartuz.

TrapWire sistema Stratfor elkartearen jabetza da. Bideo kamerak denbora guztian egoten dira irudiak hartzen eta bidaltzen, pertsonak hauteman eta identifikatzera heltzen direlarik. Guzti hau Anonymous-ek elkarte honen korreo kontuak hackeatu eta materiala wikileaks-i bidaltzean, jakin zen.

MUGIKORREN BIDEZKO LOKALIZAZIO SISTEMAK

Telefonia mugikorraren hasieratik posiblea da sarera konektatuta dagoen telefono bat geografikoki lokalizatzea eta arakatzea. Egia esan, hau telefonia mugikorreko sareen oinarrizko printzipio bat da, posizio batetik bestera mugitzea beharrezkoa baita zerbitzua jaso ahal izateko. Telefonia mugikorreko sareak kontrola ditzakeen edozein gobernu edo erakundek, mugikor baten posizio zehatza edo arruntena izaten dena bere jabearen kokalekua jakiteko gaitasuna ere badu.

Gizabanakoen etenik gabeko jarraipen honen parte teknikoa erraza edo sinplea da. Telefonia mugikorreko antenek norabide guztietan emititu behar dute, telefono erabiltzailearen kokapena aintzat hartu gabe funtzionatu behar dutelako. Baina 360 gradutan emititzen duten antenak erabili beharrean, 120 graduko sektoreetan emititzen duten hiru antena erabiltzen dituzte, errazago fabrikatzen direlako. Telefono mugikor bat piztuta dagoenean ahalik eta antena gehiagotara konektatzen saiatzen da, horrela estaldura hobea izango du eta ez du edozein momentutan telefono sarearekin konekziorik galduko. Modu honetan mugikor konkretu bat zein antenatara konektatu den jakinda, mugikorraren eta seguruenik bere jabearen kokalekua erakutsiko digun poligono bat marraztu dezakegu.

Erabiltzaile batek telefonia mugikorreko sarea erabiltzen jarraitu nahi duen bitartean ezinezkoa izango zaio lokalizazio sistema hauek saihestea, lehen esan dugun moduan, mugikorren funtzionamendua bermatzeko oinarrizko printzipio bat direlako. Hala ere, hacker eta phareakers (telefonian adituak diren jackerrak) batzuk ahaleginak egin dituzte seinalean ausazko atzerapenak sartzeko, arakatze-sistema nahasteko eta errakuntza marjina handitzeko asmoarekin. Edozein modutan, saiakera hauek eragozpen txikiak baino ez dira lokalizazio sistemarentzat eta ez dute ezeztatzen.

Ziurrenik, iceberg-aren tontorra baino izango ez diren adibide hauek ikusi ondoren, argi geratzen da sistemaren partetik jasaten dugun kontrol eta espioitza guk sinetsi nahi genuena baino errealagoa dela. Anaia Handiaren amesgaiztoarekin elkarbizitzen edo hau saihesten ikasi behar dugu, azken ekintza honek dakarren zailtasunengatik gure adimena inoiz baino gehiago erabili beharko genuke, zuhurrak izan behar dugu, ezagutza eta arretarekin jokatzeko unea da. Teknikoki gainditu egiten gaituzte, horregatik esan dezakegu bakoitzaren ardura dela, maila honetan, bere intimitatea babestea. Inteligentziaz jokatu, hitz egiten, egiten edo partekatzen dugunaz kontziente izan, bai interneten, bai telefonoarekin bai kalean, gure defentsa modurik sendoena baita.

Komunikazioaren garaian, zentz kritiko minimo bat duen pertsona ororen bertuterik handiena diskrezioa da.

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Komunikazioa libre?, Sarean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.