Erresistentzia Sarean

Interneten askatasuna bermatzeko borrokak ere, nola ez, baditu bere erresistentzia fronteak. Milaka erabiltzaile elkarte, hactibistak, kontsumidore taldeak,…etab luze baten artean, Anonymous da guzti hauen gainetik indar handiena hartu duen mugimendua.

Egiten duzuna egiten duzula…

Ez zaitez 4chan-ekin sartu”, eta bereziki web orrialde honetan da Anonymousen jatorria bilatu behar dugun tokia. Hasiera batean, 4chan-a Manga irudiak jartzen zituen tabloi bat bezala hasi zen martxan, non erabiltzaileek argazkiak igo ahal zituzten, komentatu, beraien artean eztabaidatu…hau da, erlazionatzeko bide bat bezala jaio eta zabaldu zen. Hasierako erlazio horietatik, esan genezake, web orrialde hau famatua egin duen izaera sortu zela. Bertan “meme” amaigabeak biltzen eta elkartrukatzen dira, parte hartze anonimoa izanik komunitate honen identitatearen zeinurik garrantzitsuenetarikoa. 4chan-en aurki ditzakegun foro guztien artean, horietako bat beste guztien artean gailentzen da: Random foroa (/b/ bezala ezagunagoa). Foro honetan, interneten eman diren eta ematen diren eztabaida garrantzitsu eta famatuenak burutzen dira, baita protesta ekintzarik deigarrienak ere hemen eman dira. Beraz, foro honetan eta indar handiarekin hasi zen Anonymous entzuna izaten.

Unidos como uno, divididos por cero

Aurretik esan dugun bezala, 4chan-en idazten diren iruzkinak anonimoak izatea ezinbestekoa da. Modu honetan, iruzkinak erabiltzaile izenarekin, nick-ekin edota izen errealekin ez sinatzeak, aurreiritziak eman ez daitezen posible egiten du. Horrela, argumentuek hartzen dute garrantzia eta ez pertsonek. Eta hauxe bera da Anonymousen borrokaren giltzetako bat; edozein izan daiteke Anonymous, denok izan gaitezke edo inor ez. Guzti honek, Anonymos “erakunde” (agian ez da terminorik egokiena, baina zaila da antolatzeko modu hau definitzea) horizontala, liderrik gabea eta hierarkia gabea izatea posible egiten du. Anonymous-en inguruan egiten diren definizioak ezin dira deskripzio sinpleak izan, honek ez lukeelako terminoa bere osotasunean definituko. Horregatik, aforismoak erabili ohi dira hautemangarriak diren ezaugarriak izendatu eta azaltzeko.

Anonymous es la primera super-conciencia basada en Internet. Anonymous es un grupo, en el sentido de que una bandada de aves es un grupo. ¿Por qué sabes que son un grupo? Porque viajan en la misma dirección. En un momento dado, más aves podrían unirse, irse o cambiar completamente de rumbo

Somos Anonymous

Anonymous-ek 2008an burutu zuen “#op iglesia cienciologia” operazioarekin bere ospea izugarri handitu zen. Operazio honetan hainbat eraso burutu zituzten sekta famatu honen kontra. Beno, eraso baino bromatzat hartu ditzakegun ekintzak eraman zituzten aurrera; mila fax beltzen bidalketa, telefono bidezko txantxak,…

Nahiz eta Anonymous-en xedeak anitzak izan, esan dezakegu aldarrikapenik azpimarragarrienak adierazpen askatasuna eta sarean askatasuna edukitzea liratekeela. Nola ez, haien ekintzen oinarrian eskubide hauen urraketen salaketa egongo da.

Somos legion

Kontrakoa iruditu arren, Anons-en (Anonymous-en parte hartzen duten pertsonak definitzeko kontzeptua) gehiengoa ez dira hackerrak eta askok ez dituzte informatikako ezagutza handiak. Haien ekintzetan parte hartzea, web orrialde bat modu sistematiko batean bisitatzea bezain erreza da (alt+f5 teklak sakatuz). Horrelako ekintza errezekin, jendearen parte hartze handia edukitzea posiblea dela ikus dezakegu. Hau, Ddos erasoei eta denegacion de servicios-ei ere aplikatua izan daiteke. Hala ere, badauke ekintza konplexuagoak, deface bezalakoak (erasotutako web orrialdea aldatzea bezala; hasierako orria modifikatu, bideoak edo artikuluak gehitu,…) edota informazio/datu sentsibleen lorpena bezalakoak, jakintza informatiko altuagoa duten Anons-ak behar dituztenak. Beti bezala, ez da komenigarria horrelako ekintzetan parte hartzea ez badakigu zer egiten ari garen edota ez baditugu egiten ari garen ekintzen ondorioak ezagutzen. Anonymous bera ere, ez da errepresioaz libratzen eta badira mundu mailan eman diren atxiloketak AEB, Hegoamerikan eta estatu españolean, besteak beste.

No olvidamos

Aurretik esan dugun bezala, Anonymous-en ekintzak interneteko eskubideen aldarrikapenarekin erlazionatuak egon arren, batzuetan ere Ciber-eskubideekin erlazioa ez duten beste mota batetako borroketan parte hartzen dute. Hala nola; M15 eta Ocuppy Wall Street-arekin erlazio zuzena du Anonymous-ek, baita meatzarien borrokan babesa emateko asmoarekin meatzari konpainiaren datu pribatuak publikatu dituzte, hauteskunde kanpainan hainbat alderdi politikoak web bidez erasotzea lortu dute, wikileak-en kasua dugu, eskuma muturreko web orrialdeak eta haur pornografiakoak ere erasotu (azken honetan, Anonymousek poliziak berak baino web orrialde gehiago ixtea lortu duelarik). Euskal Herrian ere, haien elkartasuna hurbilekoa dugu. Besteak beste, Iñigo Cabacas ertzaintzaren eskutik eraila izan zenean, hauen web orrialdea zapuztu zuten, edota, Kukutza gaztetxearen desalojoa eman zenean Bilboko udalaren eta konstruktoraren web orrialdeak erasotu zituzten.

No perdonamos

Seguruenik, FBI-ak Magaupload itxi eta honen sortzailea atxilotu zutenean izan zen, kolektibo honek transzendentzia handien hartu zuen momentua. Ekintza errepresibo honek, Anonymous-en (eta zibernauta askoren) haserrea piztu zuen eta erantzun modura mundu mailan ezagutzen den ekintza eta eraso hackerrik handiena eman zen: World War Web. “Gerra” honen lehen gauean, interneteko trafikoa %24ean igo zen, 10000 pertsona inguru (modu antolatu eta koordinatu batean) web orrialde ezberdinen kontra jo zuten (FBI, Warner, Sony, AEB gobernua, justizia departamentua…). Ekintza hauek, hainbat egunetan zehar luzatu ziren, beraz, bertan milaka lagunek parte hartu zutela uste da.

Esperadnos

Duda barik, Anonymous-en berezitasuna (antolatzeko modua, borroka moldeak, ekintza motak…) da ezkerreko mugimenduetan gai honen inguruan eztabaidatzen denean jorratzen den eztabaidagai nagusienetarikoa. Modu batean, kontrako argumentuak entzutea ez da gauza zaila: “ez estrukturatuak” egotearen itxurazko ahultasuna, diskurtsoan dituzten gabeziak, guzti honen atzean nor/nortzuk daudenaren etengabeko zalantza, mundu “errealean” eragin eskasa edukitzea… ziurrenik, argumentu guzti hauek ez daude guztiz oker. Baina badago zeozer begi-bistakoa eta ukaezina dena: gure bizitzetan tokitxo bat lortzen ari direla. Errepresio ekintza bakoitzaren ostean, hauen erantzun bat espero dugu, eta hau, beti ematen da.

Guzti honetaz kontziente izateak, hainbat galdera planteatzera eraman gaitzake; hau izan daiteke borrokatzeko molde berri bat? Hau da, web orrialde bat zapuztea, banketxe baten kristala harrikatzearen 2.0 bertsioa izan daiteke? Horrela bada, horrela izatea nahi dugu? Guzti hau ekidin dezakegu?

Gai guzti hauetaz urrun, Anonymus sistemaren kontra burutzen duen borroka aurrera eramaten dihardu.

Esperadles…

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Komunikazioa libre?, Sarean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.