Banka etikoa

Aurrezki kutxa eta bankuek eskaintzen duten zerbitzuen alternatiba bat eskaini nahiko genizueke: banka etikoa. Aurrezki kutxa eta bankuen interes kapitalistetatik ihes egiten dituzten proiektu ezberdinak aurki ditzakegu. Oraingo honetan, Banka etikoa zuengana hurbiltzea pentsatu dugu.

Banka etikoa ekonomia erreala ez-espekulatzaile eta gardenaren aldeko apustua egiten duen banka da. Banketxe etikoen xedea, helburu etikoak bilatzen dituzten enpresetan inbertitzea da. Banka mota hau, bigarren mailako merkatuetatik at dagoenez, alde sozialean eta ingurugiroan zerbitzu ezberdinak sortzen ditu, merkatuarentzat oso “errentagarriak” ez diren proiektuengatik apustua eginez (hezkuntza, bidezko merkataritza, mikrokredituak…) eta zenbait proiektu motei uko egiten (armak, prostituzioa, monolaborantzak…).

Banka etikoari banka soziala, banka iraunkorra edo sostengagarria ere deitzen zaio. Entitate finantzario hauen ezaugarririk bereizgarriena errentabilitate finantzarioa, gizarte mozkin eta ingurumen errentabilitatearekin konbinatzen dituztela da. Banka etikoak bakar-bakarrik tresna etikoak erabiltzen ditu bere jarduera aurrera eramateko; ohiko entitate finantzarioak ez bezala, tresna etikoak erabil ditzaketen arren, ez dira azken hauek erabiltzen dituzten bakarrak.

Banka tradizionalaren alternatiba hau 60-70. hamarkadan sortu zen. AEBn egondako ustelkeria eta gatazka internazional ezberdinak zirela eta ( Sudafrikako apartheid, Vietnaneko guda…), jendarteko sektore ezberdinak eta mugimendu kritiko ezberdinak aurreztea eta kredituaren arteko erlazio kontrolatuaz ohartu ziren. Bankuetako diruaren jabe izan arren, ez zeukaten diru horren gaineko inolako kontrolik eta horrela beraien diruarekin proiektu zikinak finantzatzen ziren. Horrela, AEBn bertan kontzeptu berri hau sortu zen: “Business Ethics”.

Era horretara, hazkunde ekonomikoaren kontrako korronte ezberdinak hasiko dira banka etikoan alternatiba ezberdinak eskainiz. Europan 70-80 hamarkadetan mugimendu kooperatiboa sortu zen eta Hegoaldeko herrialde ezberdinetan mikrokredituen sistema martxan jarri zen. Hegoaldeko herrialdeetan, ohiko sistema finantzarioan integratzeko ezintasuna zela medio, lekuzko sare ekonomikoak sortu ziren. Sare hauek lekuzko finantziazio solidarioa bermatzen zuten, finantziazio honen tresnarik garrantzitsuena Mikrokredituak izanik.

Mikrokreditua zenbateko txikiko mailegua besterik ez da. Kredituen hauen helburua pertsonei lanbide propioa bilatzea da, norberak aurkezturiko proiektua finantzatuz. Finantzatzen diren proeiktuak jendartearen beharrei erantzuten diete eta gehien bat

oinarrizko gizarte proiektuak dira; heziketa proiektuak, ur hornikuntza proiektuak, oinarrizko azpiegitura proiektuak…

Banku Etikoen ekintzak ez du ohiko bankuen joko arauak aldatu nahi, finantza munduaren baloreak aldatu baizik.

Banka Etikoaren sorrera bultzatu duten printzipio eta baloreak hauek lirateke:

– Banketxe etikoak ohartzen dira, ekintza ekonomikoek ez–ekonomikoetan sorrarazten dituzten ondorioak.

– Kreditua, oro har, giza eskubidea da.

– Efizientzia eta urritasuna erantzukizun etikoaren ezinbesteko elementuak dira.

– Diruaren eskualdaketen ondorioz sorturiko mozkina denen ongizatea lortzeko ekintzetan oinarrituta egon beharko da. Mozkina, egokitasunez parte hartu duten elementu denen artean banatu beharko da.

– Edozein aktibitate etikotzat hartzeko, gardentasun osoz jokatu beharko du burutzen dituen operazioetan.

– Aurreztaile txikien parte hartzea sustatu behar da.

– Entitate etikoek, aurreko printzipioak aktibitate guztietan aplikatu beharko dituzte.

Banka Etikoaren beste ezaugarri garrantzitsua sistema finantzariotik kanpo gelditzen diren pertsonei erantzun ematea da:

– Aurrezkiaren ikuspuntutik: Errentagarritasun ekonomikoa eskaintzen duten produktuak eskainiz, balore etikoekin kontrajarriak ez direnak.

– Kredituaren ikuspuntutik: Ohiko bankuek finantzatzen ez dituzten pertsonak eta enpresak finantzatuz. Aurkezten dituzten proiektuen bideragarritasuna onargarria baldin bada, ez zaie ondarerik ezta abalik eskatuko dirua usteko orduan.

Banku Etikoak, estatu bakoitzeko Banku Zentralak kontrolatzen ditu. Entitate Etiko hauek, ezaugarri jakin batzuk bete behar dituzte, eta ohiko bankuak bezala, kaudimenaz eta likideziaz arduratzen dira. Jendeak uste duenaren kontra, Banku Etikoek eskaintzen dituzten interesak eta organigrama (bozka eskubidea kapital sozialaren araberakoa da) ohiko bankuen berdintsuak dira. .

Baina beste banka etika mota bat ere topa dezakegu, banka kooperatiba. Banka mota honek aurretik aipatutako helburu berak betetzen ditu (ekonomia erreala eta eragin erreala), baina bankuko funtzionamendua bera ezberdina da: asanbladan funtzionatzen dute eta pertsona bakoitzak bozka bat du, pertsonen kapitala kontuan hartu barik.

Amaitzeko komentatutako dena gauzatzeko, Bilbon bertan aurki ditzakegun, bitarteko ezberdinen inguruko informazioa eskaini nahi dizuegu.

Alde batetik, 2005etik “Banca Etica Fiare”-k Bilbon bulegoa dauka eta printzipioz, aurrezki libretak, gordailuak, mailegu pertsonalak eta hipotekarioak eskaintzen ditu. Bolumena hartzen doan heinean, estandarizazioaren bila joko dute: kutxazain automatikoak, txekeak, tajetak… eskainiz.

Beste alde batetik, “Triods Bank”ek orain dela pare bat hilabete bulego berria ireki zuen Bilbon. “Triodos Bank”ek proiektu erreal, sozial eta kulturaletan inbertitzen du, banka etikoaren filosofia aurrera eramanez.

Advertisements

administratzailea -ri buruz

zirikatzen
Post hau Kutxabank atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.