Paradisu fiskalak

Paradisu fiskalak globalizazio ekonomikoaren oinarrietako bat dira, eta ondorioz, krisiaren arrazoietariko bat eta, hala ere, euren desagertzea ez dago administrazio publikoen neurrien artean. Zergatik? Botere politikoan izugarrizko eragina duen botere ekonomikoa eragiten dutelako.

Zerga gabeko eta kontrol fiskaletik kanpoko guneak diren arren, nazioarteko finantza mugimendu gehienak bertatik pasatzen dira, guztira 11 eta 13 bilioi artean batzen dutelarik. Fondo hauen estaltzeak urteko 250.000 milioi sarrera fiskalen galera dakar, 2015erako pobrezia erdira murrizteko beharko litzatekeena bost aldiz. Horrek bilketetan suposatzen duen beherakadari inbertsioetan euren artean lehiatu ahal izateko enpresei egiten zaie etengabeko zerga-murrizketa gehitu behar zaio.

Christian Chavagneux eta Ronen Palan-ek “Paradisu Fiskalak”-en azaldu zuten bezala, nazioarteko maileguen erdia esparru horietan kokatutako bankuek ematen dituzte eta nazioarteko depositoen %50 entitate horiei beraiei zuzenduta daude.

Gainera, atzerriko zuzeneko inbertsioen %30 eta %33 artean paradisu fiskaletara doa, baita multinazionalen inbertsioen herena ere.

Krisia zabaltzearekin batera, estalitako fondo hauek kontrolatzeko hainbat proposamen agertu dira. Badirudi Nicolas Sarcozy Frantziako presidentea, eta Angela Merkel kantzelari alemaniarra orain, egoera eskuetatik joan zaienean, konturatu direla krisia gainditzeko sorospen moduan bankuen eta konpainia pribatuen esku jarriko den diru publikoa paradisu fiskaletan lanean ari diren elkarteetara helduko dela, kontrol publikotik at. Beraz, kutxa publikoak zirikatzen dituzten berdinak laguntzen egongo direla.

Zeresanik ez, euren borroka hasi zen unean bertan galdu zuten: ez Luxenburgo, ez Austria, ez Suitza, ez Estatu Batuak ez munduko boteretsuenen arteko beste 9 estatu ere ez ziren Parisen deitu zen bilerara agertu. Diru publikoarekin jarduten duen banku batek ere paradisu fiskaletan ez aritzeko proposamena bertan behera geratu zen. Ondorioa: paradisu fiskalak globalizazio ekonomikoarentzako oinarrizkoak dira. Eta badakite.

Estatu espainoleko Gizarte Ardura Korporatiboaren  Behatokiaren azken txostenean 2006ko jardueren analisia egiten da eta Ibex-en kotizatzen duten 35 enpresen %51k partizipaziotan banatutako elkarteak dituzte paradisu fiskaltzat hartzen diren estatuetan eta bere jarduerak ondasunen produkzioarekin eta zerbitzuen eskaintzarekin baino, holding, burtsa edo maileguekin loturikoak diren tokietan. Behatokiaren arabera, paradisu fiskaletan presentzia duten Ibex-eko 18 enpresak Acciona, Acerinox, ACS, Altadis, Banesto, BBVA, Banco Popular, Banco Sabadell, Grupo Santander, Endesa, Ferrovial, Gas Natural, Iberdrola, Inditex, Mapfre, Prisa, Respsol YPF eta Telefonica dira

Ogasuneko inspektoreen elkarteak (IHE) paradisu fiskalek eragindako talka gutxitzeko proposamen batzuk plazaratu zituen paradisu fiskaletan fondoak dituzten edo hara bideratzen dituzten enpresei bai IRPF-n bai Elkarteen Zergan %24eko tributazioa ezartzetik, bertan filialak edo sukurtsalak dituzten bankuak debekatzera.

Estatu frantsesean, berriz, Chavagneux eta Palan-en arabera, atzerriko enpresen inbertsioen %47a paradisu fiskaletan kokatutako enpresei zuzenduta dago, gehienak Erresuma Batua eta Holandarenak direlarik.

OCDEak 38 gune paradisu fiskaltzat hartzen dituen arren, benetan 71 baino gehiago daude. Horietatik 10 Europan daude eta mundu ekonomian eragin handikoak dira. Nuria Almiron eta Juan Hernandez Vigueras adituen arabera: Andorra, Chipre, Gibraltar, Irlanda, Man uhartea, Kanaleko uharteak, Luxenburgo, Liechtenstein, Monaco, San Marino eta Suitza. Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak, berriz, zerrendari beste batzuk gehitzen dizkio: Belgika, Campione d´Italia eremua, Londresko City-a, Hungaria, Frankfort, Islandia, Ingushetia, Madeira, Malta eta Trieste. Estatu horietako batzuk eurozonaren bigarren bezeroak dira, Estatu Batuen ostean.

 Horrela, lurraldez kanpoko finantza zentruek bankuengan eta finantzengan inolako kontrol demokratikoa ezarri nahi duten estatu politikak baldintzatzeko gai diren tresnak eta boterea dituzte.

Nahiz eta herrialde eta gune hauen jarduerek eragiten dituzten kalteak begibistakoak diren, Europako estatu guztiek onartzen dituzte tresnak diren elkarteak, inbertsio fondoak eta ez-residenteentzako eremuetan kokatutako entitateak, horrela lurraldez kanpoko enpresen opakotasuna ziurtatuz, beste enpresekiko lehian abantaila emanez eta balio erantsi izugarri handia emanez. Horrela kapitala etengabe sartu eta ateratzen da, zergarik ordaindu gabe eta inongo kontrolik gabe.

Honek guztiak Europako herriengan eragin zuzena du, bere ekonomiak ahultzen dituelako finantza globalen aurrean, Wall Street-en eraginez gertatutako subprime hipoteken krisiak erakusten duen moduan.

Bitartean, Europako administrazio publikoak ongizate estatua kalte dezaketen galera fiskalak baimentzen ditu, aurrezle txikien babesa txikitu eta diru zikinaren nazioarteko bankeoaren eta ustelkeria inmobiliarioaren aurkako borroka ezinezko egiten du…

Advertisements
Post hau Krisia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.