Hiztegia

– Subprime Hipotekak: Epe laburreko kontratudun edota kontraturik gabeko bezeroei eskainitako maileguak, graduatu berri diren ikasleak adibidez. Hauek ezin dute hipoteka-merkatu normalean parte hartu (Prime Izenekoa). Zalantzazko ordaintzaile hauek merkatuarena baino askoz ere altuagoa den interes bat ordaintzen dute.  Banku eta inbertsio funts erraldoien aktiboak subprimen bidez finantzatzen ziren, eta horregatik hipoteka-merkatua erori zenean  kreditua batere uzkurturik suertatu zen, eta aldi berean burtsak. Mesfidantza nagusitu zen mundu osoan zehar (Finantza sisteman).

– Egituratutako bonoa: azpiko aktibo bati loturiko eboluzioa duen finantza-bitarteko bat da; baloreak, lehengaiak, indizeak … Bere errentagarritasuna azpiko aktibo horren araberakoa da. Batzuetan inbertsioa ziurtaturik dago, besteetan Lehman Brothers-en kasuan bezala, porrota eta gero galdu-irabazien balantzea zeharo negatibo bilakatu zen askorentzat, batez ere banku pribatuentzat.

– Likidezia: Berez, “dirua” bezala ulertzen duguna da, baina horretaz gain, bankuak eta orokorrean entitate ekonomikoen artean mugitzen den diruari zein kredituak emateko erabiltzen duten diruari deritzo.  Merkatuan eman den likidezi faltak erremate gehiago antolatuarazi die bankuei (Merkatuan epe laburrera sartzen duten dirua, 1-180 egun).

– Euribor:  Entitateek kredituak emateko orduan kontutan hartzen duten indize Europarra. Espainako estatuan interes-tasa aldakorrarekin ematen diren hipoteken kasuan 12 hilabetekako batezbestekoa erabiltzen da interes horiek zehazteko.

– Funts-Hornidurak: ez ordaintzeak edota aktiboen balore galtzeari aurre egiteko baliabide batzuk aurreikusten dituen kontzeptua. Mundu bankak 633.500 miloi dolar hornitu ditu (463.532 miloi euro) krisia hasi zenetik, 2007ko Uztailaren 17an, alegia.

– Monolineak: Aseguru-etxeak. Estatuak eta entitate pribatuek igorritako zor publikoa eta pribatua erosi egiten dituzte kreditu-kalifikaziorik handiena (AAA) emanez igorketa horiek berme seguruena eduki dezaten.

– VIX: Merkatuaren lurrunkortasuna neurtzen duen indizea. Krisia hasi zenetik %251a igo da

– Gordailuak bermatzeko fondoa: Bankuetan bere dirua duten bezeroen gordailuak bermatzeko fondoa, banku eta aurrezki kutxak elikatua. Krisiaren aurrean eta merkatuari konfiantza itzuliarazi nahian ez dira gutxi izan funts hauek areagotu dituzten estatuak. Espainako estatuan 100.000 €koa da (krisia baino lehen 20.000 €koa)

– Interes-tasak: Banku zentralek ezarritako diruaren prezioa da. Altuak direnean, inflazioa kontrolatu nahi da, baxuak direnean ordea, kontsumoa areagotu eta ekonomia berpizteko erabiltzen dira.

– Crash: Bere izenak ondo azaltzen duenez, enpresa-talde, herri bat edota herri garrantzitsu askoren porrot ekonomikoa da. Era berean, burtsen beherakadarik inportanteenak izendatzeko erabili ohi da. (%20a baino gehiagoko beherakadak egun gutxitan)

Advertisements
Post hau Krisia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.